Udalak enplegu-programak sustatzeko diru-laguntza eskatu dio Aldundiari

Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 08:17

Amurriok diru-laguntza eskatu dio Arabako Foru Aldundiari hiru enplegu programa sustatzeko. Horien bitartez herriko zazpi langabe sei hilabetez kontratatuko ditu Udalak. 

7 pertsona 6 hilabetez

Amurriok diru-laguntza eskatu dio Arabako Foru Aldundiari hiru enplegu programa sustatzeko. Horien bitartez herriko zazpi langabe sei hilabetez kontratatuko ditu Udalak. 

7 pertsona 6 hilabetez

Programa horietatik bitan goi-mailako titulazioa duen pertsona bana kontratatuko litzateke. Batetik, proiektuen dinamizatzailea, El Salvador inguruan egin dezan zenbait proiektu ezar daitezkeen ikertzeko azterlana, eta, bestetik, industria-kudeatzaile ekologikoa, enpresen eta industrialdeen ingurumen-egoerari buruzko azterlana egin eta udalerrian ekologia industrialeko eredu bat sor dezan.

Hirugarren proiektua Amurrioko pasealeku naturistikoak kontserbatzean, zaintzean eta handitzean datza, eta Amurrioko naturbideetarako zenbait jarduketa proposatzen ditu. Horretarako, lau peoi eta langileburu bat kontratatuko lirateke.

% 14,5eko langabezia-tasa

Lan ekimen hauen kostua 119.981,96 eurokoa izango litzateke, eta kostu horren %100 lagunduko litzateke diruz, izan ere, AFAk horrelako diru-laguntzak Herrialdeko udalerri kaltetuenetan abiatu nahi ditu, lurraldeko batezbestekoa baino langabezia-tasa handiagoa dutenetan, alegia. Amurriok % 14,5eko langabezia-tasa du gaur egun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide