Gazteria Sailak gazteen aisialdi-lokalen erabilera egokiari buruzko informazio-kanpaina abiatuko du, horiek zein egoeran dauden jakiteko eta aholkuak emateko hobetu ditzaten.
Horrela, udal-teknikariek informazio-bisitak egingo dituzte lokaletara. Hasteko, harremanetan jarriko dira arduradunekin eta egoera aztertuko dute erabiltzaileekin batera. Gainera, jarraibideen inguruko eskuliburua ere emango zaie, segurtasun- eta higiene-arau oinarrizkoenak ezagutzen dituztela bermatzeko eta bizikidetza egokia ziurtatzeko.
Hitzaldiak
Gainera, udaltzainek, osasun-teknikariek eta GAPPAk emango dituzte hitzaldi parktikoak. Segurtasun-neurriei eta arriskuen prebentzioari buruzko lehen hitzaldia urriaren 13an izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.