I. Kuskumendi Mendi Bizikleta Jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 6an eta 7an

Erredakzioa 2016ko urr. 2a, 12:02

Datorren urriaren 6an eta 7an Amurrioko Kuskumendi mendi bizikleta taldeak I. Kuskumendi Mendi Bizikleta Jardunaldiak gauzatuko ditu. Egitamosaren helburua da mendi txirrindularen erabilpena sustatzea.

Bi egunetan hitzordua arratsaldeko 19etan izango da Amurrioko katekesi aretoan. Ekintzen egitaraua hurrengoa izango da:

Datorren urriaren 6an eta 7an Amurrioko Kuskumendi mendi bizikleta taldeak I. Kuskumendi Mendi Bizikleta Jardunaldiak gauzatuko ditu. Egitamosaren helburua da mendi txirrindularen erabilpena sustatzea.

Bi egunetan hitzordua arratsaldeko 19etan izango da Amurrioko katekesi aretoan. Ekintzen egitaraua hurrengoa izango da:

Urriak 6

"Pedals D´Occitània, una travesía de BTT en estado puro" Ikus-entzunezkoa emango dute 19:00etatik aurrera.
Iván Ruiz “Rota” amurrioarrak Pirinioetan egindako mendi txirrindulazko zeharkaldiari buruz mintzatuko da. Bidaiaren antolaketaz eta esperientziaz arituko da, zenbait argazki eta bideoren bitartez, eta 45 minutuko iraupena gutxi gorabehera.
 

Urriak 7

Bideo laburrak eskainiko dituzte. Honako film hauek ikusi ahal izango dira:

  1. “Sea of Rock”. 40 urte geroago Tom Oehler eta Harald Phillip harkaitzezko itsasoa zeharkatzen ausartuko dira…
  2. “Strength in numbers: Constructores”. Rider onenetariko lauk Columbia britaniarrak dituen aukera mordoak erakutsiko dituzte.
  3. “The Bridge”. Danny Macaskill aipatzearekin dena esanda dago, trial txirrindula utzi eta Santa Cruz bat hartuta, mendira igo zen, ertz sinistezina zeharkatu zuen eta kostara berriro jeitsi zen.

Iraupena 40 minutuko izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide