Ruben Martin eta Alejandro Cruz amurrioarrek emaitza bikainak lortu dituzte Arnold Europe Fighters txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 29a, 17:13

Pasa den asteburuan Arnold Europe Fighters txapelketa jokatu zen Bartzelonako Firan. Bertan Euskadiko Mugendo taldea izan zen, tartean Amurrioko Ruben Martin eta Alejandro Cruz eta entrenatzaile lanetan Jesus Mª Platon.

Amurrioko kirolariek Semi Contact kategorian hartu zuten parte eta nazioarteko feria batean izanik, bertan izandako maila oso altua izan zen.

Pasa den asteburuan Arnold Europe Fighters txapelketa jokatu zen Bartzelonako Firan. Bertan Euskadiko Mugendo taldea izan zen, tartean Amurrioko Ruben Martin eta Alejandro Cruz eta entrenatzaile lanetan Jesus Mª Platon.

Amurrioko kirolariek Semi Contact kategorian hartu zuten parte eta nazioarteko feria batean izanik, bertan izandako maila oso altua izan zen.

Alejandro Cruzek taldekako txapelketa irabaztea lortu zuen Jon Eguia eta Jon Ander Rego taldekideekin batera, urrezko domina eskuratuz.Ruben Martinek aldiz, bakarkako txapelketan garaipena eskuratu zuen eta Txapeldunen Artean Txapelduna kategorian garailearen gerrikoa janztea lortu zuen.

Arnold Europe Fighters Games EXPO feriaren barruan egindako txapelketa

Amurrioarrek parte hartutako txapelketa Fitness eta arte martzialen inguruan egindako nazioarteko feria baten barruko egitarauan zegoen.

Azoka hau, Arnold Schwarzenegger aktore eta kirolariak bultzatutako ekitaldia da, bertan, txapelketetez gain, kirol arropa eta elikaduraren inguruko enpresek haien produktuak erakusteko eta entrenamendurako makinak ikusteko aukera dagoen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide