Aletxu Zobaran preso politiko saratxoarraren ziega eta jabetzak kiskali zituzten igandean Valenceko espetxeko matxinadan. Antza, mutinatuek giltzak kendu zizkieten kartzelazainei eta bi solairuren kontrola hartu ostean, ziegak erre zituzten.
Aletxu Zobaranek eta Ibon Goieaskoetxeak ez zuten protestan parte hartu, zigor ziegetan sartu baitzituzten euren buruak sakabanaketa salatzeko duela 50 egun baino gehiago. Antza, Ibon Goieaskoetxearen gauzak ere desagertu dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu du informazioa eta presoen ingurukoek adierazi dute kartzelan giroa oso txarra dela. Gogoratu beharra dago Aletxu Zobaranek eta bere kideak uko egin zietela bisitei eta telefonoz besterik ez direla komunikatzen.