"Nire grina da istorioak kontatzea eta oso gogoko dut egitea antzezten eta zuzentzen"

Erredakzioa 2016ko ira. 29a, 10:24

MIKEL BUSTAMANTE (Amurrio, 1986) duela 11 urte joan zen Bartzelonara zinema ikastera eta dagoeneko ibilbide oparoa egin du. Begibistan Zinema Jaialdian Mikelen bi filma ikusteko parada eman zuten atzo: "Puré" eta "Peseteros".

Begibistan zinema jaialdian parte hartuko duzu, nola?

Nire azkenengo bi film laburrekin parte hartuko dut; bata dramatikoa da eta bestea komikoa.

“Puré” umeen, gurasoen eta botiken ingurukoa da eta “Peseteros”-ek lantzen du guztiok daukagun gen lapurra.

MIKEL BUSTAMANTE (Amurrio, 1986) duela 11 urte joan zen Bartzelonara zinema ikastera eta dagoeneko ibilbide oparoa egin du. Begibistan Zinema Jaialdian Mikelen bi filma ikusteko parada eman zuten atzo: "Puré" eta "Peseteros".

Begibistan zinema jaialdian parte hartuko duzu, nola?

Nire azkenengo bi film laburrekin parte hartuko dut; bata dramatikoa da eta bestea komikoa.

“Puré” umeen, gurasoen eta botiken ingurukoa da eta “Peseteros”-ek lantzen du guztiok daukagun gen lapurra.

Berezia izango da zure herrian eskaintzea egindako Lana?

Amurrion nire lana ikusteko aukera egoteak ilusio handia sortzen dit, eta gainera bidalitako biak hautatu dituzte.

Halaber, uste dut lan handia egiten ari dela Kepa Sojo eta Begibistaneko taldea ekartzeko herriko zein beste lekutako lanak.

Kulturak beti asko gehitzen, ikasten eta ematen du.

Zineman buru-belarri sartuta zaude. Zer da gehien gogoko duzuna? Zergatik?

Ez dut inolako aterik itxiko, nire grina da istorioak kontatzea eta oso gogoko dut egitea antzezten eta zuzentzen.

Bizioa da, pozten nau publikoarekin harremanetan jartzeak modu batean edo bestean.

Ibilbide luzea egin duzu dagoeneko, azalduko diguzu?

Bartzelonan zinema ikasten hasi eta espezializatu nintzen muntaian eta soinuan. Gero Madrilera joan nintzen lan bila eta, azkenean, interpretazioa ikasi nuen Zinema Institutuan.

 

"Betidanik gogoko izan dut oholtza, txikitan magia egiten nuen eta hainbat musika taldetan jo nuen..."

 

Azken urteotan antzezleen saio batean aritu naiz eta antzerki ugari egin dut. Aldi berean, zenbait film labur zuzendu dut eta antzezle lanak ere egin ditut.

Telebista saioren eta filmaren batean ere parte hartu dut.

Noiz erabaki zenuen zinemako bidea hartzea eta zeintzuk izan dira une gogorrenak eta gozoenak?

Hasi nituen marketing ikasketak Bilbon inertziaz, eta urte eta erdi behar izan nuen konturatzeko hori ez zela niretzat egokia. Hausnartzeko tartea hartu eta erabaki nuen Bartzelonara joatea zinema ikastera.

 

"Une txarrak daude lan arrunta eta egonkortasun ekonomikoa ez duzulako. Nekeza ere bada mundu horretan ez daudenei azaltzea (gurasoei, esaterako) astelehenetik igandera arte lan egiten duzula, telebistan asko ez atera arren".

 

Askotan egin behar duzu doan, denbora eta dirua inbertitzen... Onena; entseguak, estreinaldien urduritasuna, emanaldiak, grabaketak, jakitea zuk egindakoa norbaiti heldu zaiola eta eman didaten sariren bat.

Zeintzuk izango dira zure hurrengo proiektuak?

Zuzentzen ari naiz “Razones para ser guapa” Neil Labuten lana 4 antzezle oso onekin. Espero dugu urtarrilean estreinatzea Madrilen eta ibilbide ona egitea.

Halaber, film luze esperimentala grabatzen ari naiz dirurik gabe, eta 50 ideia ditut film laburrak egiteko, baina bat ere ez oso argia.

Antzezle gisa eskaini didate sartzea web-tele-saio baten proiektuan eta “Píntame” lanean emanaldi solteak egiten ari naiz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide