Begibistan festibala

Leyre Berrocal antzezle amurriarrak jasoko du Begibistan jaialdiko Ohorezko Txapela

Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 16:00

Bost urteko etenaldiaren ondoren, Amurriok irailaren 28an ekingo dio Begibistan film laburren jaialdiari. Hiru egunetan eskualdeko zein Euskal Herriko 31 obra proiektatuko dira Amurrio Antzokian. Aurten, zinemastearen VI. edizioan, Leyre Berrocal antzezle amurrioarrak jasoko du Ohorezko Txapela. 

Asteazkenean, hilak 28, aukezpena egingo dute 20:00etan eta, ondoren, Nerbioibistan ataleko film laburrak emango dituzte (55min).

Bost urteko etenaldiaren ondoren, Amurriok irailaren 28an ekingo dio Begibistan film laburren jaialdiari. Hiru egunetan eskualdeko zein Euskal Herri mailako 31 obra proiektatuko dira Amurrio Antzokian. Aurten, zinemastearen VI. edizioan, Leyre Berrocal aktore amurriarrak jasoko du Ohorezko Txapela. 

Asteazkenean, hilak 28an, aukezpena egingo dute 20:00etan eta, ondoren, Nerbioibistan ataleko film laburrak proiektutatuko dituzte (55min). Ostegunean Ofibistan atal ofizialeko bi proiekzio egongo dira, bata 19:00etan eta bestea 21:00etan, biak 90 minutukoak. Ostiralean, 19:00etan eskainiko dituzte atal ofizialeko azken filmak eta 21:00etatik aurrera sari banaketa burutuko dute, Ohorezko Txapelaren omenaldia egiteaz gain. 

Jaialdiaren zuzendaria den Kepa Sojo laudioarrak Berrocalen ibilbidea nabarmendu du, "Gurea jaialdi gaztea da, baina Leyre bezala, denbora gutxian erreferentzia bilakatu da. Omenaldiak ez dira soilik nagusiei egin behar, gazteen lana ere saritu behar da". Antzezle amurriarrak zinemagintzan, telebistan zein antzerkian egindako lana saritu nahi dute omenaldi horrekin. Iñigo Salinero 'Txaflas' eta Susana Soleto antzezle ezagunek aurkeztuko dute itxiera gala. 

211 obra

Jaialdiaren aurkezpenean Kepa Sojok azpimarratu nahi izan du jasotako lanen "kalitate eta kantitatea", izan ere, aurten 211 lan jaso dituzte. "150 inguru jasotzea espero genuen, baina azkenean benetako astakeria bat izan da" Sojoren esanetan, "argi dago, beraz, euskal zinemagintza sasoi onean dagoela". Horietatik 31 hautatu dituzte, 6 euskaraz. 

Kultur arloko ordezkariak epaile

Guztira 3.200 euro banatuko dira saritan: 2.200 euro Amurriko Udalak emango ditu eta Arabako Foru Aldundiak 1.000 euro emango dizkio euskaraz egindako film labur onenari. Lehiaketaren sarien zerrenda, epaimahaikideen iritziz onena den filmari emango zaion sariarekin (1.200 euro) eta Ofibistan nahiz Nerbioibistan sailetan ikusleek emango duten sariekin (500 euro, sail bakoitzeko) biribilduko da. Jaialdiko epaimahaikideak aurten Amurrio zein eskualdeko kultur arloko ordezkariak izango dira, EHUko irakasle amurriara den Andere Larrinaga, Inma Roiz Okondoko idazlea eta José Kruz Gurrutxaga antzezle gipuzkoarra hain zuzen. 

Aiaraldeko sortzaileei deia

Oso pozik agertu dira aurkezpenean Josune Irabien Amurrioko alkatea, Kepa Sojo zuzendaria eta Igone Martinez de Luna, Kultura, Kirola eta Euskara foru diputatua. "Gure asmoa da zinemastea aukera eta plataforma izan dadila amurriorentzat, talentua sustatu eta haintzat hartzeko" alkateak adierazi duenez. Martínez de Lunak nabarmendu duenez, "Araban ezinema ekoizpen nabarmena dugu eta sortzaile horientzat lehiaketa gehiago antolatu behar dira, egindako lana ikusarazteko". 

Sojok Aiaraldeko sortzaileei gonbita ere luzatu die: "Gaur egun zinemagintza demokratizatu da. Mugikorrekin edo kamara sinple batekin ere film laburrak egin daitezke. Aiaraldeko jendeari sortzeko deia egin nahiko nieke hurrengo urteetarako. Familian eta lagunekin gozatzeko eguna izan beharko luke proiekzio eguna. Jai on bat egin behar dugu". 

Sarrera eta gonbidapenak

Proiekzioetara joateko 2 euroko sarrera ordaindu beharko da. Itxiera galarako sarrera doan izango da, baina gonbidapena beharrezkoa izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide