Valenceko kartzelan, antza, euskal preso politikoak ez dira arazoak dituzten bakarrak. Izan ere, atzo arratsaldeko 19:00ak aldera hiru espetxeratuk kartzelari bat jipoitu zuten.
Horren ostean, mutinatuek altzariak erre zituzten eta eusten saiatu ziren, hala ere, segurtasun indarrek erabat kontrolatu zuten egoera 22:30ean.
Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea bertan daude zigorra betetzen eta borrokan. Dena den, ez zuten jaikialdian parte hartu eta telefonoz ondo daudela ziurtatu diete senideei.
Euskal presoek uko egin zieten bisitei abuztuan pairatzen duten sakabanaketa salatzeko (Euskal Herritik 900 kilometro baino gehiagora daude eta). Gainera, zigor ziegetan sartu zituzten euren buruak. Horrezkero, hainbat elkartasun mobilizazio eta ekimen egin dituzte euren protesta babesteko.