Eli Pinedo Saenz (Amurrio, 1981) eskubaloi jokalari ohia da. Aurreko abuztuaren 25ean bere erretiroaren berri eman zuen 17 urtetan zehar eskubaloi profesionalean izan ondoren. Bere ibilbidean zehar talde askotan jokatu izan du, Bera Bera eta Itxako talde euskaldunetan besteak beste, eta Espainiako selekzioarekin lorpen ugari eskuratu ditu, olinpiar jokoetako brontzezko domina Londresen nabarmenena.
Zein izan zen eskubaloiarekin izan zenuen lehen kontaktua?
Lehen kontaktua ikastetxetan izan nuen batez ere. Gero kadete eta gazte mailan Eibarrera joan behar izan nuen Aiaraldean ez baitzegoen talderik eta profesional mailan Donostian jarraitzeko aukera izan nuen.
Kadete eta gazte mailetan Amurrion bizi nintzen oraindik eta astean zehar hiru entrenamendu izaten nituen egunero joan-etorriak eginez, asteburuko partidarekin bat.
Nola bizi izan zenuen Bera Bera taldean izan zenuen debuta 1999. urtean?
Aldaketa nabarmena izan zen, kadete eta gazte mailetan lagunekin disfrutatzea baitzen nire helburua, baina 18 urterekin debutatu nuenean kirola serioago hartu nuen, kirol profesionalak eskaera handiagoak baititu.
Hasiera gogorra izan zen baina urteak aurrera joan ahala konturatzen joan nintzen eskubaloi profesionalak duen erakargarritasunean.
Horrekin bat Donostian hasi nintzen ikasten eta ikasketa eta eskubaloia bertan jokatzen nuenez, Donostin hasi nintzen bizitzen.
Zure ibilbidean zehar hainbat taldetan jokatu duzu baina Danimarkan jokatzeko aukera izan zenuen. Nola bizi izan zenuen esperientzia hura?
Betidanik nire ametsetako bat Danimarkako ligan jokatzea izan da, bertako emakumezkoen liga Europako onenetarikoa baita eta 2010. Urtean bertara joateko aukera izan nuen, Odensera, eta esperientzia polit eta aberasgarria bizi izan nuen bertan.
Egunerokotasunean ingelerarekin ibili behar izaten nintzen. Bertako jendeak ondo menperatzen zuen ingelera eta horrek asko lagundu ninduen. Danimarkan, nahiz eta kultura ezberdina izan, herrialde ederra da hura eta gauza asko ikasteko aukera izan nituen bertan.
Espainiako ligan ere hainbat lekutan egon zara, Donostia, Eibar, Balentzia, etab. Leku horietatik, zein nabarmenduko zenuke?
Donostia akaso, betidanik Gipuzkoako hiria nire etxetzat sentitu izan dut eta Bera Beran hasi eta amaitu dudanez Donostia nabarmenduko nuke.
Hala ere beste lekutan egotea oso aberasgarria izan da niretzat, leku ezberdinetako egoerek gauza asko irakatsi baididate. Eskubaloi mota ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut eta hori oso garrantzitsua izan da nire ibilbidean zehar.
Espainiako selekzioan ibilbide paregabea duzu baina aldagelan zenuten giroa paregabea dela azpimarratu duzue askotan. Nola lortu zenuten hori?
Selekzioan taldekideen arteko harremana oso estua izan da bai talde barruan eta baita taldetik kanpo. Harreman horri esker, taldearen helburuak lortzeko bidea askoz errezagoa izan da guretzat.
Gainera gauzak gaizki ateratzen zirenean gertutasun horrek asko lagundu izan dit eta alde hortatik zorte handia izan dut nik, egon naizen talde ezberdinetan.
Euskal taldeetan, Itxakon eta Bera Beran, euskara erabiltzen zenuten normalean?
Bai erabili izan dugu. Urte askotan zehar Reyes Carrere entrenatzaile euskalduna izan genuen eta harekin euskaldunok euskaraz aritzen ginen. Taldekideen artean ere, ia denok euskaldunak izanik, euskara izan da gure hizkuntza.
Egia da kanpoko jendea ere egon dela jokatzen gurekin eta haiekin erdaraz egiten genuen noski. Hala ere euskara hizkuntza armatzat ere erabiltzen genuen partidetan. Kanpotarrek hiruzpalau esaldi tekniko ikasten zituzten euskaraz, gero partidetan erabili ahal izateko. Horrela aurkariek ez zuten ulertzen eta hizkuntza bera armatzat erabiltzen genuen.
Ibilbide luze baten ostean, erretiratzeko erabakia hartu duzu. Nola izan da erabakitzeko unea?
Nik bakarrik erabaki nuen, inongo laguntzarik gabe. Zaila izan da niretzat baina baita hunkigarria ere, hainbat omealdi izan ditudalako. Mila mezu jaso izan ditut pertsona askoren aldetik eta ziragarria izan da guzti hori.
Jasotako guztiagatik eskerrak eman nahi nizkioke heurei, azkenean, espero nuena baino askoz ere handiagoa izan baita oihartzuna eta guzti hori oso hunkigarria izan da.
Etorkizunean eskubaloiari lotuta jarraitzeko asmoa duzu?
Bai, behintzat hori gustatuko litzaidake. Ez dakit nola baina asko gustatuko litzaidake. Hainbeste urte kirolarekin harrema izanik eta emakumezkoen kirola defendatzen ibili ondoren, kirol arloan lanean jarraitzea asko gustatuko litzaidake.
Gero kiroletik aparte, arropa izen berri bat sortu dut, arropa ekologiokoa saltzen dueña, ‘London 717’ izenpean. Orain horretan nago lanean eta aurrera jarraitzeko asmoarekin.
Horrekin batera Pedagogia ikasi nuen unibertsitatean eta orain horrekin lotutako master bat bukatu berri dut. Beraz bide ezberdinak jarraitzeko aukera dut eta hemendik aurrera zer egingo dudan erabakiko dut, momentuz arropa markarekin lanean jarraituko dudalarik.
Kirol askotan gizonezko eta emakumezkoen arteko aldea nabarmena da, nola bizi izan duzu alde hori eskubaloiaren munduan?
Nahiz eta aurrerapauso eman diren emakumezkoen kirolan, oraindik aldea badago gizonezko eta emakumezkoen artean.
Hala ere nik beti pentsatu eta esan dut, nik bizi dudana edo egon naizen tokian pribilegiatu bat izan naizela eta nahiz eta soldaten aldea handia izan, oso zoriontsua izan naiz nire kirol ibilbide osoan zehar eta nire ustetan, nire ligan jokatzen ari diren emakumezko jokalariek pasioagatik jokatzen dute eskubaloian.
Hori dela eta, espero dut urte gutxi barru, benetazko berdintasun horretara heltzeko pauso gehiago ematea eta gero eta hurbilago egotea berdintasun horretatik.