Asteburu honetan izango dira aurtengo Lekamañako jaiak. Larunbatean umeak izango dira protagonista eta igandean X. tortila txapelketa izango da herrian. Datorren ostegunean, irailak 29, San Miguel eguna dela eta, meza izango da.
Egitaraua:
Irailak 24, larunbata
12:00 // Kanpai jotzea eta suziriak
16:30 // Puzgarriak eta haurrentzako jokoak
17:00 // Txokolatada
20:30 // Odoloste jana
20:30 // Berbena
Irailak 25, igandea
12:00 // Kanpai jotzea eta suziriak
13:00 // Meza
13:00 // Trikitilariak eta tortilla
Irailak 29, osteguna
19:00 // Meza