Udal Musika Eskolak Vital Fundazioarekin akordioa sinatu du instrumentu berriak erosteko

Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 10:18

Amurrioko Udal Musika Eskolak Vital Fundazioarekin akordio sinatu du. Horren bitartez diru-laguntza eskainiko dio fundazioak musika eskolari baliabideak hobetzeko. Besteak beste, kontrabaxu bat erosteko 5.000 euro jarriko ditu, zenbateko osora heltzeko falta dena Amurrioko Musika Eskolak berak jarriko du.

Bi erakundeen helburuak dira musikaren inguruko sentsibilizazioa, hezkuntza, ezagutza, prestakuntza eta dibulgazioa sustatzea. 2016-2017 ikasturterako 249 ikaslek egin dute matrikula Amurrioko Udal Musika Eskolan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide