Gerran 9 hildako eta hegazkinen bonbardaketak egon ziren Baranbion

Baranbio herritik kilometro batera dagoen posizioa eta lubakia da. Posizioa mendixkaren tontorrean dago; Arbaiza auzoa (Orozko) ere ikusten da handik.

Lubakia posiziotik 50 metrora dago, eta 150 metro inguruko luzera du. Parakurtze tontorreko posizioak 360 graduko ikuspegia du, eta lubakia hegoaldera begira dago, zirkuluerdia osatuz, Baranbio herriko bistekin. Haren ezaugarri nagusia da inguruko lursailak ondo ikusten direla.

Baranbio herritik kilometro batera dagoen posizioa eta lubakia da. Posizioa mendixkaren tontorrean dago; Arbaiza auzoa (Orozko) ere ikusten da handik.

Lubakia posiziotik 50 metrora dago, eta 150 metro inguruko luzera du. Parakurtze tontorreko posizioak 360 graduko ikuspegia du, eta lubakia hegoaldera begira dago, zirkuluerdia osatuz, Baranbio herriko bistekin. Haren ezaugarri nagusia da inguruko lursailak ondo ikusten direla.

Hainbat batailoi Baranbion gerran

Baranbio herriak 600 biztanle zituen 1936an, eta herriagatik beragatik eman zitzaion Baranbio izena sektoreari. Han, mila soldadu inguruk hartu zuten parte. Baranbioko frontetik igaro ziren, besteak beste, Araba batailoia eta UGTko 2. eta 3. batailoiak, baita Irrintzi batailoiaren atal bat ere (tankeen aurkako armak, laguntza-makinak); hamar hilabetez egon ziren Ziorroga-Urkillun.

Geroago, negua iristean, UGTren 9. eta 10. batailoiak agertu ziren. Apiriletik aurrera hauek egon ziren: UGTren 8. brigada, 5.a eta 7.a, eta ezker errepublikarraren Fermin Galán batailoia. Halaber, han egon ziren Euskadiko herri-milizia antifaxistak (MPAE) ere, eta milizia horretan hartu zuen parte FRITZ TEPPICH 17 urteko alemaniarrak, Azaña batailoian. Baranbio sektorea izenekoak Astobizatik Axtaizera (Altube) arteko tartea hartzen zuen.

Gerra

Gerra Baranbion hasi zen 1936ko uztailaren 18an; hala ere, kolpistak, errepublikaren aurkakoak, aurretik ere biltzen ziren.

Egun pare batean, milizianoek eta Errepublikaren aldeko herritarrek hartu zuten herriaren kontrola. Errepublikaren aldekoek, Baranbion hamaika hilabetez egon ondoren, ihes egin behar izan zuten 1937ko ekainaren erdialdera; izan ere, kolpistek Orduña eta Bilboko zatia kontrolatuta zutenez, Baranbio, Orozko eta Gorbeiako ingurua hesitzeko zorian egon ziren. Sodupera egin zuten ihes, ganadu sorta handi bat eramanda.

Hildakoak

Egon zen hildakorik Baranbioko frontean, baina hemen ez zen aurrez aurrekorik egon Beratzako San Pedron eta Aloria, Urduña eta Lezaman (Uzkianotik gertu) egon zen moduan. Herritarren % 80k kolpearen aurka egin zuten, eta Araba batailoian erroldatu ziren batez ere; herritarren % 20k, berriz, kolpisten alde egin zuten.

Urte horietan, dozenaka zauritu eta beste hainbeste hildako iritsi ziren Baranbioko ospitalera (Uratse auzoa).

Baranbioko bonbardaketa

Corpusaren egunean, bederatzi hegazkin inguru iritsi ziren Baranbio gainera, eta hainbat bonba bota zituzten. Zorionez, Abin familiaren bainuetxea besterik ez zuten eraitsi, eta beste batzuk Etxebarrin erori ziren. Posizio horretan pertsona bat egon ohi zen banderatxo batekin: Joselito Ugarte (Olarieta-Baranbio). Hark abisatu egiten zuen hegazkinen bat zetorrenean, eta orduan elizako kanpaiak jotzen ziren, herritarrak herriko babeslekuetan babes zitezen.

Gerrako hiru urteetan zehar (1936-1939), bederatzi hildako, dozenaka espetxeratu, hainbat errefuxiatu eta abar egon ziren Baranbion. Horrez gain, abusu eta gertakari mingarri asko gertatu ziren herritarren artean, eta zaila da horiek ahaztea.

 

 

POSIZIOAK ETA LUBAKIAK

 

1 Berretin (Zuia). Lubaki handia; hasiera batean errepublikazaleena zen, eta gero kolpistena.

2 Burbona. Arkaraira begira (Altubeko mendia). Tontor guztietan daude lubakiak.

3 Andatoleta (Altubeko mendia). Lubaki on bat dago bertan.

4 Arridui (Altubeko mendia; 5. mugarria). Oraindik zutik dagoen lubaki bat dago bertan.

5 Beluntza. Kolpisten posizioak daude bertan. Oriol buruzagi kolpistaren txaleta ere badago; hainbat posizio kolpista eta lubaki daude erlaitzean.

6 Gorabea gaina (Lezama). Lubakiak egoera txarrean, eta hormigoizko habia hondatu bat.

7 San Martín (Uzkiano). Kolpisten posizio bat da, hormigoizko habia hondatu bat duena, eta gertu, kobazulo bat.

8 Inabarga (Inoso). Kolpisten posizio bat da, eta lubakiak eta hormigoizko hiru habia hondatu daude bertan.

9 Txibiarte (Lezama). Lubakia, babeslekua eta hormigoizko habia hondatua. Hortik gertu, Elvisen, beste bi metrailadore-habia zeuden.

10 Beratzako San Pedro (Lezama, Aloria eta Urduña). Bertan lubakiak, hormigoizko lau habia hondatu eta babesleku handi bat daude. Aurrez aurreko gudu-leku izan zen 1937ko maiatzean, eta 200 baino pertsona gehiago hil ziren.

11 Los Huetos (Lezama). Hainbat lubaki eta hormigoizko habia hondatu bat daude bertan, eta aurrez aurreko gudu-leku izan zen.

12 Urduñako Haitzeko eta Barrerillako posizioak. Goranzko bide guztiak babesten zituzten.

13 Goikomendi eta Bostarratxeta (Amurrio). Bertan lubakiak, babeslekua eta hormigoizko habia apurtuak daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide