Kirol azpiegituren garbiketa esleipenak hautsak harrotu ditu prekarietatea sustatzen duela salatu eta gero

Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 14:04

Sare sozialetan zabaldutako mezu batek udal talde askoren erantzuna eragin du Amurrion azken egunotan. Izan ere, mezuak salatu zuen prekarietatea bultzatzen duela Amurrioko Udalak onartu duen kirol azpiegituren garbiketarako kontratazio berriak -frontoian, Lukas Rey kiroldegian eta Reforrean, alegia-.

Salaketa horien egileek adierazi zuten soldatak jaitsiko direla eta, aldi berean, zerbitzuaren lanaldia luzatuko dela. Gainera, autoreek nabarmendu zuten alderdi guztiak ados egon zirela erabakiarekin.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batek udal talde askoren erantzuna eragin du Amurrion azken egunotan. Izan ere, mezuak salatu zuen prekarietatea bultzatzen duela Amurrioko Udalak onartu duen kirol azpiegituren garbiketarako kontratazio berriak -frontoian, Lukas Rey kiroldegian eta Reforrean, alegia-.

Salaketa horien egileek adierazi zuten soldatak jaitsiko direla eta, aldi berean, zerbitzuaren lanaldia luzatuko dela. Gainera, autoreek nabarmendu zuten alderdi guztiak ados egon zirela erabakiarekin.

Udalaren azalpenak

Mezuak sare sozialetan izandako zabalkundea ikusita, hainbat talde politikok erantzun dute tresna berak erabilita edo oharren bidez.

Alde batetik, Amurrioko Udalak jakinarazi du prozedura osoa modu garbian eta gardenean gauzatu dela eta alderdi guztiek parte hartu dutela kontratazio mahaian. Berez, udalak ziurtatu du azken 24 urteetako eredua jarraitu dela.

Bestalde, erakundeak aipatu du 8 enpresa aurkeztu zirela lehiaketara eta Brocoli SL-k lortu duela kontratua.

Oposizioko zenbait taldek gezurtzat jo dute salaketa

EH Bilduk azaldu du ez direla ados egon kontratazioarekin eta, euren ustez, lanpostu horiek publikoak izan behar direla, lan jarraitua baita. Zentzu horretan, koalizioak adierazi du ez zuela alde bozkatu eta faltsuak direla hedatzen ari diren informazioak.

Orain Amurriok antzeko argudioak baliatu ditu, hau da, kontratazio zuzena babesten duela eta ez duela sustatu inoiz kanpoko zerbitzuen kontratazioa.

Amurrio Guk Baik ere jarrera bera plazaratu du eta, horrez gain, argitu du bere zinegotziak ezin izan zuela prozesu osoan egon osasun arazoen ondorioz.

Kontratazio zuzena

Amurrioko Udalak gogoratu du ez duela eskumenik kontratazio zuzenak egiteko, PPko arrazionalizazio legeak mugatu baitzituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide