Langabetu gazteei zuzendutako Txertatu Merkatuan programaren aurkezpena egingo dute irailaren 26an

Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 14:06

Amurrio Bideanek Txertatu Merkatuan programa abiaraziko du urrian eta horren aurkezpena egingo du irailaren 26an, astelehenean. Ezagutza, gaitasun eta hobbietatik abiatuta, lan-profila eraikitzen lagunduko zaie parte-hartzaileei, motibazioa eta autoestimua landuz eta enpresetako esperientziak gerturatuz.

Amurrio Bideanek Txertatu Merkatuan programa abiaraziko du urrian eta horren aurkezpena egingo du irailaren 26an, astelehenean. Ezagutza, gaitasun eta hobbietatik abiatuta, lan-profila eraikitzen lagunduko zaie parte-hartzaileei, motibazioa eta autoestimua landuz eta enpresetako esperientziak gerturatuz.

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago programa, EMHZ ikasketak edo baxuagoak dituztenentzat edo unibertsitate-ikasketak utzi dituztenentzat. Langabezian egonda gazteen Berme Sisteman izena emanda egon beharko dute.

Profesionalek gidatuta

Sei coach profesionalek gidatuko dute 2017ko otsailera arte luzatuko den programa hau: Jorge Ortiz de Urtaranek, hainbat sari irabazi dituen coach ekintzailea eta “¿Y ahora por qué no?” liburuaren idazleak, Beatriz Lafarga pedagogak, Tania Lamarca gimnasta ohiak, munduko txapelketa birritan irabazi duenak eta 96ko Joku Olinpikoetan urrezko domina lortu zuenak, Leticia Sanchez antzerkian aditua den coacha, Sergio Ezpeleta futbolari ohia eta adimen emozionalean aditua denak eta Aitor Carmonak, “El efecto ganador” deritzon blog eta libururaren egilea eta marketing pertsonaleko coachak.

Irailak 26, aurkezpena

ReforAmurrio Enpresaldean izango da aurkezpen jardunaldia eta bertan programa garatuko duten pertsona ezberdinek metogolodia eta helburuak azalduko dituzte. Parte-hartzaileei eta haien senideei zuzenduta dago. Hala ere, Amurrio Bideanen izena ematea beharrezkoa da, 945 89 17 21 telefono zenbakira deituta edo mezu bat idatzita empresa@amurriobidean.org posta helbidera.

EAEko 500 gazte

Txertatu Merkatuan programa 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan gauzatu da. Europako Gizarte Funtsak finantzatu du programaren % 91,89, eta Garapenek koordinatzen du.

Programa hau tokiko garapenerako beste 20 agentziatan ere gauzatzen da, eta helburua da EAEko 500 gazteri baino gehiagori aukera bat ematea benetako lan-esperientzietan parte hartzera bideratutako lan-aktibazioko ekintzetan eta programetan parte hartzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide