Udalak kirol instalazioen kudeaketarako esleipena "talde politiko guztien adostasunarekin" egin dela adierazi du

Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 08:51

Udal-pilotalekua, Lucas Rey kiroldegia eta Reforreko kirol-instalazioen kontrola eta garbiketa egiteko zerbitzuaren esleipenaren baldintzen inguruan sare sozialetan kritikak zabaldu dira azken egunetan, izan ere, baldintza agiriak, besteak beste, soldatzen murrizketa eta lan baldintzen okerragotzea barne hartzen du .

Udal-pilotalekua, Lucas Rey kiroldegia eta Reforreko kirol-instalazioen kontrola eta garbiketa egiteko zerbitzuaren esleipenaren baldintzen inguruan sare sozialetan kritikak zabaldu dira azken egunetan, izan ere, baldintza agiriak, besteak beste, soldatzen murrizketa eta lan baldintzen okerragotzea barne hartzen du .

Amurrioko Udalak, horren aurrean, mezua zabaldu du azalduz “kontratazio-mahaian Udaleko talde politiko guztiek” hartu dutela parte eta “zerbitzu hori emateko baldintzen agiria talde politiko guztiek adostu dutela”.

Udalak zabaldutako mezua:

"1. Legeak ez du jasotzen Amurrioko langileen kontratazioa bermatzen duen legezko formularik. Zerbitzu horren lizitazioa, lehiaketa publiko baten bidez egin da, hots, lehia askearen eta gardentasunaren arabera.

2. Duela 24 urtez geroztik, Amurrioko Udalak formula beraren bitartez ateratzen du lizitaziora zerbitzu hori, eta sei urtez behin ateratzen du lehiaketara.

3. Zerbitzu hori emateko baldintzen agiria, talde politikoek adostu dute.

4. 8 enpresak lehiatu dute lizitazioan, eta BROCOLI S.L. izenekoa aukeratu da.

5. Kontratazio-mahaietan (proposamen esleipenduna zein izango den zehazten dutenak) Udaleko talde politiko guztiek hartu dute parte.

6. Amurrioko Udalak ez du legezko ahalik “Udal-pilotalekua, Lucas Rey kiroldegia eta Reforreko kirol-instalazioen kontrol osoa eta garbiketa egiteko zerbitzua” emateko langileak zuzenean kontratatzeko, hain zuzen ere, Gobernu Zentralaren Arrazionalizazio Legea dela bide. Hori egingo balu, beraz, ekintza ez litzateke legezkoa izango."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide