“Natura esperientziak Amurrion” programaren baitan familia irteera bat ere egingo dute aurten

Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 11:24

Udazkenaren hasierarekin batera, Amurrioko Udalak “Natura esperientziak Amurrion” programa jarri du martxan. Hala, irailaren 30era arte Alfredo Conde laudioarrak Arabako Parke Naturaletako faunari egindako argazkien erakusketa bat ikusgai egongo da La Casona espazioan.

Udazkenaren hasierarekin batera, Amurrioko Udalak “Natura esperientziak Amurrion” programa jarri du martxan. Hala, irailaren 30era arte Alfredo Conde laudioarrak Arabako Parke Naturaletako faunari egindako argazkien erakusketa bat ikusgai egongo da La Casona espazioan.

Horrez gain, aurreko ikasturteetan bezala, herriko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek bisitaldia egingo dute Juan Urrutia parkera. Bertan kutxa habiak ezagutzeko aukeraz gain, herriko espezieak landu eta argazki erakusketa bisitatzeko parada izango dute.

Familia irteera

Berrikuntza modura, aurten familia irteera bat egingo dute urriaren 1ean, larunbatean. Goikomendi-Kuxkumendi parkeko ingurutik egingo dute ibilaldia, bertako flora eta fauna espezieak ezagutzeko helburuarekin. Egun horretako egitaraua 10:00etan hasiko da, Telefonikako geltokitik autobusak hartzean. Ibilbide gidatua eta natura behaketa lantegiak egingo dituzte 10:30etatik 12:30etara. Ondoren familiek partekatzeko eramango dituzten janariekin hamaiketakoa egingo dute. Amurrion bukatuko da ekintza 13:30tan.

Plaza mugatuak daude, beraz, izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako jo litereke Amurrioko Udalera edo Turismo Bilegora irailaren 29a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide