Udal Dantza Eskolan matrikulazio epea zabalik dago

Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 12:29

Amurrioko Udal Dantza Eskolan izena emateko aukera berria dago irailean. Hilak 19 eta 20an, 17:00etatik 19:00etara ate irekiko jardunaldiak egingo dituzte Bañueta kiroldegian haien jarduera erakusteko helburuarekin. Ikasturtea irailaren 30ean hasiko da.

Amurrioko Udal Dantza Eskolan izena emateko aukera berria dago irailean. Hilak 19 eta 20an, 17:00etatik 19:00etara ate irekiko jardunaldiak egingo dituzte Bañueta kiroldegian haien jarduera erakusteko helburuarekin. Ikasturtea irailaren 30ean hasiko da.

Eskolan aurten bost talde egongo dira, mailaren arabera antolatuta. Hastapen talde hiru egongo dira eta dantza hobetzeko bi, guztiak arratsaldeko ordutegiarekin. Ikasle guztiek matrikula ordaindu beharko dute ordainketa bakarrean. Amurrioko biztaleek 33,45 euroko tarifa dute eta gainontzekoek 41,81 eurokoa. Horrez gain, hilero tasa zehatz batzuk ordaindu beharko dituzte dantzariek mailaren arabera. Izen emateak Udaletxean gauzatu daitezke. 

Hastapenak 0

Ostiraletan, 17:15 – 18:00

Amurrioarrak hilero 50,18€

Amurrioarra ez direnak 62,72€

Hastapenak 1

Astearte eta ostegunetan, 17:15 – 18:15

Amurrioarrak hilero 50,18€

Amurrioarra ez direnak 62,72€

Hastapenak 2

Astelehen eta asteazkenetan, 17:15 – 18:45

Amurrioarrak hilero 50,18€

Amurrioarra ez direnak 62,72€

Dantza 1

Astelehen eta asteazkenetan, 18:45 – 20:15

Amurrioarrak hilero 55,75€

Amurrioarra ez direnak 69,69€

Dantza 2

Astearte eta ostegunetan, 18:45 – 20:15

Amurrioarrak hilero 55,75€

Amurrioarra ez direnak 69,69€

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide