Elexazarreko aztarnategira bisita gidatuak egingo dituzte irailaren 24 eta 25ean

Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 20:36

Amurrioko Udalak bisitaldi gidatuak burutuko ditu Elexazarreko aztarnategira irailaren 24 eta 25ean, bertako arkeologia-ondarea ezagutzera emateko helburuarekin. Proiektuaren zuzendaria den Juanjo Hidalgok gidatuko ditu ibilaldiak. Oinez egingo dira eta hiru orduko iraupena izango dute. Parte hartzeko aldez aurretik Kultur Etxean izena ematea beharrezkoa izango da.

Amurrioko Udalak bisitaldi gidatuak burutuko ditu Elexazarreko aztarnategira irailaren 24 eta 25ean, bertako arkeologia-ondarea ezagutzera emateko helburuarekin. Proiektuaren zuzendaria den Juanjo Hidalgok gidatuko ditu ibilaldiak. Oinez egingo dira eta hiru orduko iraupena izango dute. Parte hartzeko aldez aurretik Kultur Etxean izena ematea beharrezkoa izango da.

San Roketik Elexazarrera

Ibilaldia San Roke auzoko baselizan hasiko da goizeko 10:30etan. Haritz eta gaztainondo basoetatik gora, ondare txikiko hainbat elementu gertutik ezagutzeko aukera izango da, izan ere, duela urte batzuk ikaztegi eta erizera batzuk berreskuratu eta kontsolidatu zituzten.

Desnibel handiko pinudi bat igaro ondoren, Elexazarreko bisitaldia hasiko da. Bertan, Hidalgok aztarnategia tokian eta erromatarren garaiko euskal testuingurun kokapena egingo du. Aztarnategiko sektore derberdinetatik pasatuz, kontserbatu diren egituren eta haien kronologiaz arituko da, erabilera posibleak, abandonatuta utzi izana, eta arkeologia multzoak egungo ikerketan duen garrantziaz hitz egiteaz gainera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide