Soxoko Ascensión Landa eta José Mª Aguirre artzainak omenduko dituzte Amurrioko XXIII. Artzain Egunean

Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 20:35

Amurriok Artzain Egunaren XXIII. edizio ospatuko du igandean, irailaren 18an eta aurten, besteak beste, Soxoko Ascensión Landa eta José Mª Aguirre artzainak omenduko dituzte, ardiei lotutako bizitza saritzeko asmoz. 13:30ean egingo dute ekitaldia, Juan Urrutia plazan eta Valentina Basabe eta Txomin Martínez de Albéniz arabarrak ere omenduko dituzte. 

Egun osoko jaia

Amurriok Artzain Egunaren XXIII. edizio ospatuko du igandean, irailaren 18an eta aurten, besteak beste, Soxoko Ascensión Landa eta José Mª Aguirre artzainak omenduko dituzte, ardiei lotutako bizitza saritzeko asmoz. 13:30ean egingo dute ekitaldia, Juan Urrutia plazan eta Valentina Basabe eta Txomin Martínez de Albéniz arabarrak ere omenduko dituzte. 

Egun osoko jaia

Ospakizunak, baina, goizeko 10:00etatik hasiko dira. Ordu horretatik aurrera txakolin, gazta zein baserriko eta artisautza-produktuen erakusketa eta salmenta azoka egingo dute Juan Urrutia eta San Anton plazetan. Bertaratutakoek, gainera, hainbat produktuen dastaketetan parte hartzeko aukera izango dute, izan ere, egun horretan gazta, ardikia, gaztazaharra eta ardia probatzeko parada egongo da.

Egun horretan ere Latxa Arrazako Ardien Lehiaketaren XXIII. Edizioa eta Idiazabal sor markako Ardi Gaztaren X. Txapelketak egingo dituzte. Arratsaldean, ohi bezala, artzain txakurren lehiaketa jokatuko dute, aurten XVIII. Edizioan.

Egitaraua:

10:00 - 14:30 Latxa Arrazako Ardien Probintziarteko Lehiaketaren XXIII. Edizioa eta Idiazabal sor markako Ardi Gaztaren X. Txapelketa, Ruperto Casanueva memoriala.

-Gazta eta txakolinaren erakusketa eta salmenta eta gastronomia erakusketa Juan Urrutia plazan.

-Gazta-dastaketa. Dastatu bi gazta euro baten truke Juan Urrutia plazan.

-Etxeko produktuen eta artisautza-produktuen erakusketa San Anton plazan.

-Nekazaritzako makineriaren erakusketa Larrinaga kalean.

-Argazkilaritza eta etnografia-erakusketa Gukean.

-Amurrioko txistuzaleak eta Urduñako Santa Cecilia Musika Bandaren emanaldiak.

10:00etatik 13:00etara Gaztaren IV Herri Lehiaketa Juan Urrutia plazan.

11:30 Artzain omenduei ongietorria ematea Juan Urrutia plazan.

12:00 - 12:30 Erakustaldia Juan Urrutia plazan: gazta egitea.

12:30 – 13:30 Erakustaldia frontoian: Ilea mozteko teknika tradizionala eta Zeelanda Berrikoa.

12:30 – 13:00 Ardi Latxatik eratorritako produktu berrien dastaketa Juan Urrutia plazan: ardikia eta gaztazaharra.

13:30 Arabako artzainei omenaldia Juan Urrutia plazan.

13:30 Sari banaketa Juan Urrutia plazan

13:30 Ardiaren bazkari-dastaketa Juan Urrutia plazan. 1€.

18:00 Artzain Txakurren XVIII. Lehiaketa Justo Furundarena memoriala Pikaza zelaiaren parean, udal-igerilekuen ondoan. 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide