Doan matrikulatzeko aukera egongo da Bañueta kiroldegian, irailaren 30ra arte

Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 12:51

Doako matrikulazio kanpaina bat jarri du martxan Amurrioko Bañueta Kiroldegiak. Irailaren 30ra arte kiroldegian doan matrikulatzeko aukera izango du Aiaraldeko edozein herritarrek. Kiroldegira bertaratu behar da matrikula egiteko.

Kiroldegiaren ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara.

Doako matrikulazio kanpaina bat jarri du martxan Amurrioko Bañueta Kiroldegiak. Irailaren 30ra arte kiroldegian doan matrikulatzeko aukera izango du Aiaraldeko edozein herritarrek. Kiroldegira bertaratu behar da matrikula egiteko.

Kiroldegiaren ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara.

  • Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 945 393 642

Matrikula egiten duten herritarrak sei hilabetez egon beharko dira gutxienez matrikulatuta (2017ko otsailera arte), eta hilabete bakoitzeko kuota ordaindu beharko dute.

Matrikula egiten dutenek honako abanataila hauez gozatu ahal izango dute:

*Kiroldegiko azpiegituren erabilera askea (bi igerileku klimatizatuak, muskulazio-gela, kirol-kantxa, squach-a, eskaladarako boulderra, erabilera anitzeko gelak, hidromasaje-bainuontziak, sauna, turkiar bainua eta dutxa ziklonikoa).

*Doako sarrera Amurrioko udako igerilekuetara (bazkideak urtarriletik).

*Deskontuak Kiroldegian eskaintzen diren ikastaro guztietan.

*Lehentasuna ikastaroetan eta squash eta kirol-kantxaren erreserban.

*Doako sarrera Tolosa, Hondarribia, Billabona, Lizarra eta Caparrosoko kiroldegietan, Amurrioko Kiroldegiko baldintza beretan.

 

Ikastaroak

Hortaz gain, irailean amaitzen dira baita kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea. Bi ikastaro mota egongo dira, hiruhilekoak eta urte osoko iraupena izango dutenak.

Hiruhileko iraupena izango dute cyclo-spinning eta haurrentzako zein helduentzako igeriketa ikastaroek. Irailaren 19an irekiko da kurtso horietan izena emateko epea eta 22an itxiko da.

Urte osoko ikastaroak izango dira, berriz, ondorengo ikastaroak: aquagym, tonicycling, zumba fitness, zumba gold, zumba kids, step, GAP, GAP y +, mantenu gimnasia, nagusientzako gimnasia, batentzako gimnasia, sorbaldarentzako gimnasia, gimnasia leuna, balanced training, uretako gimnasia leuna, hipopresiboak, pilates, yoga, areto dantzak, dantza latinoak, estilo igeriketa eta igeriketa zuzendua. Hilaren 26tik 29ra biatrtean eman ahalko da izena ikastaro horietan.

Jende kopuruak plaza kopurua gainditzen badu zozketa bidez adjudikatuko dituzte, bhaina bazkideek lehentasuna izango dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide