Valenceko espetxean preso diren Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxeari sostengua adierazteko ekimenak egingo dituzte Amurrion. Zobaran eta Goeiaskoetxea abuztuaren zortzitik zigor ziegetan aurkitzen dira, kanpoko bisitei uko eginez. Hori dela eta, haiekin batera protesta egiteko, espetxeko zuzendaritzari gutunak bidaltzea eskatu zuten, euren egoera salatuz eta sakabanaketarekin bukatzeko eskatuz.
Presoen deialdiari erantzuna emanez, Amurrioko herriko tabernatik gutun bidalketa masiboa egingo da, herritarren parte hartzeari esker. Gainera, hilaren 18an 13:30etan giza katea egingo dute Amurrioko plazan.
Bilbon ere Zobaran eta Goieaskoetxeari babesa
Irailaren 16an, berriz, preso biei babesa adierazteko kontzentrazioa egingo da Bilboko San Anton zubian, arratsaldeko 20:00etan.