Eli Pinedok entrenatzaile, jokalari eta lagun artean agurtu du eskubaloi profesionala

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 12a, 12:09

Pasa den ostiralean, Eli Pinedo amurrioarrak bere erretiroaren arrazoien berri eman zuen Espainiako Olinpiar batzordearen egoitzan egindako prentsaurrekoan. Bertan entrenatzaile, jokalari eta lagun ugariren babesa izan zuen eta Espainiako olinpiar batzordeak eta Espainiako eskubaloi federazioak oroigarri ezberdinak eman zizkioten jokalari amurrioarrari.

Pasa den ostiralean, Eli Pinedo amurrioarrak bere erretiroaren arrazoien berri eman zuen Espainiako Olinpiar batzordearen egoitzan egindako prentsaurrekoan. Bertan entrenatzaile, jokalari eta lagun ugariren babesa izan zuen eta Espainiako olinpiar batzordeak eta Espainiako eskubaloi federazioak oroigarri ezberdinak eman zizkioten jokalari amurrioarrari.

Rioko olinpiar jokoetatik itzultzean eman zuen Elik bere erretiroaren berri, olinpiar jokoak behar bezala prestatu ahal izateko. Final-laurdenetan Frantziako selekzioaren aurka galdu ostean, Espainiako selekzioa kanporatua izan zen eta ondo pentsatu ostean, erretiroa hartzeko erabakia hartu zuela azaldu zuen amurrioarrak.

Gorputzaldi ona zuela azaldu zuen eskubaloi jokalariak, ziur aski entrenatzen eta jokatzen jarraitzeko arazorik ez zuela izango baina bere buruak ezetz esan zion eta bere ibilbidearen puntu goren batean erretiratzeko hautua egin duela argitu zuen.

Ondoren eskerrak eman zizkien bere alboan izan diren lagun, jokalari eta entrenatzailei. Familiako kideei ere hitz ederrak eskaini zizkien eta bere ibilbideko taldeei eskerrak eman ostean, berak sortutako arropa ekologikoko proiektuan murgilduta jarraituko zuela azaldu zuen (‘London sieteunosiete’  izenekoa).

Ibilbide oparoa                                                                                                  

Eskubaloi profesionalean 17 denboraldi bete ditu Eli Pinedok. Urte horietan Europako Txapelketa eta brontze olinpikoa irabazi ditu espaniar selekzioarekin. Izan ere, 201 partida jokatu ditu talde horrekin eta 438 gol sartu. Lorpen horrek oso ospe handia eman dio.

Horrez gain, Itxako eta Bera Bera euskal taldeetan lehiatu da eta hainbat txapelketetan izan da garaile; 6 liga eta 4 kopa irabazi ditu, besteak beste. Danimarkan ere aritu zen jokatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide