Udalak 9 lagun kontratatuko ditu enplegua sustatzeko

Erredakzioa 2016ko ira. 10a, 17:00

Amurrioko Udalak, Aiarako Koadrilaren bitartez, 9 lagun kontratatuko ditu eskualdeko enplegua sustatzeko programa baliatuta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin batera.

Ekimen hori, egun indarrean dagoen besteari gehituko zaio. Hain zuzen ere, Sarturen bidez, udalak osorik finantzatu zuen ekainean hamalau lagun kontratzeko ekimena.

Amurrioko Udalak, Aiarako Koadrilaren bitartez, 9 lagun kontratatuko ditu eskualdeko enplegua sustatzeko programa baliatuta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin batera.

Ekimen hori, egun indarrean dagoen besteari gehituko zaio. Hain zuzen ere, Sarturen bidez, udalak osorik finantzatu zuen ekainean hamalau lagun kontratzeko ekimena.

Enplegua sustatzeko programa

Udalak Aiarako Koadrilarekin elkarlanean garatu duen enplegu-programa sei hilabetez iraungo du: bederatzi lagun kontratatuko ditu -zazpi langile eta bi langileburu-. Pertsona horiek Amurrion erroldatuta egon beharko dute (gutxieneko antzinakotasuna eskatuko da).

Lanbide/Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza jaso du programak. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak dira ekimenaren jasotzaileak, eta aldi baterako lan-esperientzia eskainiko zaie, prestakuntza edota gaitasun pertsonalak eta motibazioa indar ditzaten.

Prozesua gidatuko duen enpresa esleipenduna hautatu ondoren, enplegu-eskaintza Lanbiden argitaratuko da, eta horren baldintzak betetzen dituztenek izena emateko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide