Irailaren 10ean, Amurrioko El Reforreko tiro zelaian jokatuko da taldekako Euskadiko II. txapelketa, Amurrio Arku Kirol taldeak antolatuta. Arku lehiaketa, ‘recurvo’, arku konposatu, arku biluzia eta arku tradizional mailatan banatuko da txapelketa.
Taldeak lau partaidetakoak izango dira eta mistoak izan daitezke. Horrez gain, klub bakoitzak bi talde apuntatu ditzake maila bakoitzean, maila bakoitzeko txapelketa aurrera atera ahal izateko, lau taldek parte hartu beharko dutelarik.
Euskadiko lehiaketa arratsaldeko 3retan hasiko da praktika batzuekin eta materiala berrikusi ostean sailkatze fasea hasiko da. Sailkatutako taldeek kanporaketa saioan parte hartuko dute eta bertan erabakiko da aurtengo Euskadiko txapelduna. Txapelketaren ostean, jateko eta edatekoa izango dute parte hartzaileek eta arratsaldeko 8retan sari banaketa izango da.
Sailkapen fasea
Sailkatze fasean taldekako serieak jaurtiko ditu talde bakoitzak. Serie hauetan 6 gezitako 4 txanda izango dira, bi partaide bakoitzak, bi minututan botata. Lortutako puntu guztiak batu egingo dira sailkapen bat betetzeko, txanda bakoitzean tiratzaileak aldatzeko aukera egongo delarik.
Kanporaketa fasea
Fase hau final laurdenetan hasi egingo da eta kanporaketa zuzenaren bidez izango dira jokaldiak. Kanporatuek 5.postutik 8. posturako posizioak jokatuko dituzte, irabazleek finalaurrekoak jokatu dituzten bitartean. Honela lehen zortzi postuak definitu egingo dira.
Distantziak eta dianak
“Recurvo” mailan 70 metrotara kokatuko dira kirolariak, 122 zentimetroko diametroko diámetro bat aurrean izango dutelarik.
Arku konposatuan 50 metrotara izango dute diana, 80 zentimetroko diametrokoa
Arku biluz eta tradizionalean 30 metrotara kokatuko dira dianarengandik, diametroa 80 zentrimetroduna izango delarik.