Pasa den abuztuaren 25an, Eli Pinedok eskubaloi profesionala utziko zuela jakitera eman zuen. 17 denboraldi eskubaloiaren goi mailatako taldetan jokatu ostean, amaiera emateko hautua egin du jokalari amurrioarrak eta erretiroaren arrazoien berri emateko prentsaurrekoa egingo du bihar, Espainiako olinpiar batzordearen egoitzan (Madril), goizeko 12tan.
Prentsaurrekoan Espainiako Olinpiar batzordearen zuzendaria, Alejandro Blanco, eta Espainiako eskubaloi federazioaren zuzendaria, Francisco V. Blazquez, izango dira Amurrioko kirolariarekin eta haiekin bat, haren taldeko jokalari, entrenatzaile eta lagunak ere bertaratuko dira.