Spider Abel korrikalari amurrioarrak Montes Solidarios ekimenaren aldeko diru bilketa egingo du bere 52. maratoian

Spider Abel korrikalari amurrioarrak bere 52. maratoia egingo du igande honetan, Logroñoko maratoian. Pasa den maiatzaren 15ean, bere 50. Maratoia osatu zuen eta ekitaldi hartan bezala, Montes Solidarios ekimenaren aldeko diru-bilketa bat prestatu du Amurrioko kirolariak.

Montes Solidarios ekimena

Montes Solidarios ekimena irabazi gabeko eta adimen gaitasun anitza dituzten pertsonak laguntzeko elkartea da, non euren helburu nagusiena da pertsona horiek mendian zehar egiten diren ekintzak egin ahal izateko erraztasunak bilatu eta antolatzea.

Ekintza horiek egin ahal izateko teknika eta era asko daude pertsonak laguntzeko eta elkarteak haiek eta haien laguntzaileak hezi eta entrenatzen laguntzen du.

Horren adibide dira itsuentzako mendi gidarien formakuntza edota eskalada eta eskian mugikortasun murriztua dutenentzat prestatutako pertsonak izatea.

Spider-Abelek maratoian egingo duen denbora izango da apustugaia

Abelek kartel ugari jarri ditu Amurrio, Laudio eta Logroñon bertan. Karteletan maratoian lortuko duen denbora izango da apustugai eta denda edo taberna bakoitzean sari ezberdinak jarri ditu.

Apustuak hiru euro balioko ditu eta markatutako denborara gehien hurbiltzen denak irabaziko du saria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide