Iñigo Urkullu Lehendakaria Amurrion egon da gaur goizean eskualdeko hautagaiak aurkezteko, bera baita Arabako zerrendaburua. Horrela, Almudena Otaola, Estibaliz Larrauri, Aroa Cerrada, Iker Ibarrondo, Agurtzane Llanos eta Josune Irabien jeltzaleak aurkeztu ditu hedabideen aurrean.
Horrez gain, berdintasunaren aldeko hautua egin du Iñigo Urkulluk eta indarkeria matxistaren aurkako erantzuna goraipatu du.
Bestalde, Lehendakariak azpimarratu du bere alderdiaren helburua hazkuntza ekonomikoa dela eta horretarako industria beharrezkoa dela. Zentzu horretan, enpresa eredugarritzat jo ditu Tubos Reunidos, Tubacex edo Ayala Vidrio.
Bide batez, gogoratu du nazioarteko esparruan lan egiten dutela hainbat enpresa euskaldun eta horretarako arlo pribatua eta publikoaren elkarlana ezinbestekoa dela azaldu du Iñigo Urkulluk.
Okondon ere hautagai jeltzaleen aurkezpena egingo dute gaur Batzokian 19:00etan.