Amurrioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du egin duten herriko Zarata Mapa Estrategikoa. Herritarrek hori kontsultatu eta alegazioak aurkezteko tartea izango dute hilabetez. Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.
Proiektu horren bitartez udalak zarata neurketak burutu zituen herriko 30 puntutan 2015eko udaberrian. Besteak beste, kontuan hartu dituzte trafikoak, trenbideak eta industria jarduerak sortzen dituzten zaratak.