Tubos Reunidos enpresak 19,6 milioi euroko inbertsioa egin du Plan Estrategikoa jarraiki. Horrela, Houstonen kokatuta dagoen Rotary Drilling Tools faktoria erosi du.
Konpainia amerikarrak hodi premiumak egiten ditu eta Tubos Reunidosen asmoa da Estatu Batuetan zein Hego Amerikan sendotzea presentzia, uste baitu negozioa handituko dela petrolioaren eta gasaren esparruan.
Printzipioz, Houstonen prozesatu eta bukatuko dituzte Amurrion egiten diren OCTG tutuak. Pedro Abasolo Tubos Reunidoseko zuzendariaren aburuz erosketa mugarria izango da enpresaren historian.
Espedientea
Nabarmentzekoa da Amurrio eta Trapagako lantegietan duela hilabete batzuk ezarri zuela Tubos Reunidosek enplegua erregulatzeko espedientea zenbait arazo ekonomiko argudiatuta.