Eli Pinedok eskubaloi profesionala utzi du

Erredakzioa 2016ko abu. 25a, 14:53

Eli Pinedo amurrioarrak kirol profesionala utzi du. Eskubaloiko Federazio Espainiarrak jakinarazi du gaur oharraren bitartez. Ondorioz, 35 urterekin bukatutzat emango du bere ibilbidea.

Urte horietan Europako Txapelketa eta brontze olinpikoa irabazi ditu espaniar selekzioarekin. Izan ere, 201 partida jokatu ditu talde horrekin eta 438 gol sartu. Lorpen horrek oso ospe handia eman dio.

Horrez gain, Itxako eta Bera Bera euskal taldeetan lehiatu da eta hainbat txapelketa lortu; 6 liga eta 4 kopa, besteak beste. Danimarkan ere aritu zen Eli Pinedo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide