APYMCA elkarteak irailaren 3an antolatuko du udako pagotxa eta salgai-ondarren azoka. Hitzordua San Anton plazan izango da, 10:00etatik 21:30etara. Amurrioko 20 saltokik parte hartuko dute Arabako Foru Aldundiak merkataritza sustatzeko diruz lagundutako ekimen honetan.
Hainbat motako produktuak egongo dira salgai egun horretan: kirol arropa, emakume, gizon eta haurren moda eta zapatak, optika produktuak, bitxiak, lentzeria, bizikletak eta etxeko apaingarriak besteak beste. Merkataritza hurbiltzeaz gain, Amurrioko saltokiek dituzten eskaintzak erakustea du helburu azoka horrek.