Amurrioko Udala 2106-2017 urteetako Foru Planaren obren lehenengo faseak esleitzear dago. Frontoi Kaleko urbanizazioa ordaintzeko 1.128.000 euro bideratuko dituzte eta ur sarearen saneamendua gauzatzeko 838.000 euro.
Lan bakoitza egiteko 12 hilabete izango dituzte hautatutako enpresek.
Ur sarearen saneamendua Larrabe, Osoño eta Mendixur auzunetan hasiko da. Larrabeko kasuan asfaltatze lan batzuk ere egingo dituzte.
Proiektu horren helburua da eurien ura eta ur beltzak banatzea. Izan ere, bi araztegi eraiki behar dituzte 2021. urtea baino lehen eta horretarako ezinbestekoa izango da ur mota horiek leku berera ez jotzea, tratamendua egokia izan dadin.