Amurrioko jaiak amaitzean, ondoko auzo eta herri ezberdinetako jaiei bide ematen die. Horietan aurrenak Larrabekoak izaten dira, aurten abuztuaren 19, 20 eta 24an ospatuko direlarik.
Aurtengo jaiek data aldaketa bat izango dute, bi egun jarraian ospatu beharrean bi zatitan banatu baititu auzoko Jai Batzordeak. Jaiak hobeto prestatzeko eta jende gehiago erakarri nahia dira arrazoi nagusiak.
Larrabeko jaiak, umeentzat antolatutakoak izango dira bereziki, egun ezberdinetan ekintza ugari izango baitira txikienei zuzenduta. Hala ere adin guztientzako ekintzak ere izango dira eta gauetan giro aparta izatea espero dute antolatzaileek.
Egitaraua:
Abuztuak 19, ostirala:
18:30 // UMEENTZAKO JOLASAK zelaian
20:00 // BURUHANDIAK
20:30 // HERRI-AFARIA zelaian
21:00 // GAUJAIA JUMAS BAND taldearekin
22:00 // MAGIA saioa VALEN magoarekin
23:00 // GAUJAIA JUMAS BAND taldearekin eta KARAOKEA
Abuztuak 20, larunbata:
18:30 // MUS TXAPELKETA
Sariak:
- 1.- 100€, txapela eta Arcos de Quejana jatetxean, 100€ko afaria
- 2.- 75€ eta garaikurra
- 3.- Bi patxaran botilia
Izen emateak 20 euro balioko ditu eta partidak TXOKANO tabernan jokatuko dira
Abuztuak 24, asteazkena:
10:00 // TXUPINAZOA jaiari hasiera emateko
11:30 // Hilerriko kaperan MEZA
12:00 // Umeentzako PUZGARRIAK
13:00 // PATATA TORTILLA TXAPELKETA (Ezinbestekoa da zelaian egitea)
Sariak:
- 1.- 40 euro eta garaikurra
- 2.- 30 euro
- 3.- 20 euro
14:00 // Sari banaketa, tortilen aurkezpena eta TARTA baten ZOZKETA
16:00 // Umeentzko PUZGARRIAK
17:00 // UMEENTZAKO JOLASAK
19:00 // TXOKOLATADA (Umeak doan, helduak 0'20€)
20:15 // UMEENTZAKO DISKO-ANTZERKIA
21:30 // ZUMBA
23:00 // GAUJAIA JUMAS BAND taldearekin eta KARAOKEA