Amurrioko Nerbioi Rugby Elkartearen eskolak irailean bere 6. denboraldiari ekingo dio eta parte hartzeko izena emateko epea zabalik du jada. Ekintza 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta badago ere, 2001a baino lehen jaiotako herritarrak ere harremanetan jar daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko deitu beharko da 655708812 (Jon) eta 616505076 (Enrique) telefonoetara.