Jaien balorazio positiboa egin du udalak

Erredakzioa 2016ko abu. 19a, 14:02

Josune Irabien alkateak eta Nuria Lopez eta Estibaliz Sasiain zinegotziek prentsaurrekoa eskaini dute gaur herriko jaien balorazio positiboa egiteko.

Udal ordezkariek azaldu dute eguraldiak lagunduta partaidetza handia egon dela Amurrioko ospakizunetan. Horretarako, ostalarien iritzia jaso dute, lan asko izan baitzuten txupinazoan eta Kalakan zein Kiko Venenoren kontzertuetan.

Datuei dagokionez, 2.000 odoloste errazio zerbitzatu zituzten eta San Roken 850 bazkari baino gehiago. Izan ere, harakinek 3 egunetan bukatu zituzten 6 eguneko haragia.

Alkateak aipatu du tabernetan eta txosnetan jende ugari elkartu dela gaueko 01:00ak arte.

Kirolean 180 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan larunbatean, nahiz eta bero handia egin.

Pregoilaria

Alkateak nabarmendu du Manuel Plaza pregoilariaren inplikazio jaietan. Berez, hainbat ekintzatan parte hartu du eta, bereziki, aipatu du oso modu atseginean aritu zela Atzoko Gazteen Egunean nagusien egoitzan.

Gertakaririk ez

Udalak hiru kanpaina egin ditu; euskararen erabilera sustatzeko, alkoholaren kontsumo arduratsua bultzatzeko eta eraso sexistak ekiditeko.

Azken horretarako Beldur Barik erakusmahaiak jarri zituzten eta 500 txapa eta hainbat edalontzi banatu “Ez da ez” leloarekin.

Horrez gain, protokoloa adostu zuten erasoak salatzeko, baina, zorionez, ez dute erabiltzeko beharrik izan.

Koadrilen lana

Udal ordezkariek azpimarratu dute koadrilen lana, kaleak animatu baitituzte. Gainera, oso positibotzat jo dute aurten karrozen desfilea puntual hasi dela.

Zaldi ikuskizuna

Aurten zekorketa bertan utzi dute eta horren ordez zaldi-ikuskizuna antolatu dute. Alkatearen ustez, publiko gehiago lortzeko parada zegoen. Josune Irabienen ustetan, baliteke horren aurkako kanpaina egon izan, baina emaitza interesgarria dela azaldu du.

Berez, eztabaida irekitzeko balioko duela iritzi du alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide