Alfonso Maroto, Amurrioko emakumezkoen kadete taldeko entrenatzailea, Arabako emakumezkoen haur-kategoriako hautatzailea izango da. Harekin batera, gizonezkoen kadete taldea zuzentzen duen Alvaro Casas, laguntzaile lanetan arituko da Alfonsoren esanetara.
Esperientzia handiko entrenatzailea
Alfonso Maroto esperientzia duen entrenatzailea da, bederatzi urte baidaramatza Arabako selekzio ezberdinetan lanean. Rafa Perezen lan-taldean hasi zen lanean eta lau urte pasa eta gero, haur-kategoriako gizonezkoen Arabako taldea zuzendu zuen bi urtez.
Bestetik Alvaro Casas laguntzaile lanetan arituko da. Bi entrenatzaileak Nerbiogoienako emakumezkoen talde konbinatu batean aritu ziren batera lanean eta haien arteko harreman ona izan da erabakiaren gakoa.
Bi izendapen hauekin eta Oskar Estrella, mini emakumezko hautatzailarekin, Zaraobe saskibaloi taldeko hiru zuzentzaile izango dira Arabako Federazioko lan-taldean.