Eskubaloiko espainiar selekzioak galdu zuen atzo Frantziako taldearen aurka, 26-27, alegia. Partida gogorra izan zen eta luzapenaren azken unean erabaki zuten. Abantaila handia izan zuen Eli Pinedoren taldeak, baina, azkenean, iazko txapelketa mundialetik bota zituen talde berak garaitu zuen.
Bide zaila egin dute kirolariek, sailkapen taldean Montenegro, Brasil eta Angola menperatu baitzituzten, baina Norvegia eta Errumaniaren aurka galdu zuten.
Amurrioarrak maila ona erakutsi du eta, nahiz eta atzo golik ez zuen gauzatu, 13 gol sartu ditu guztira. Bereziki garrantzitsuak izan ziren Brasilen aurka markatutako 6ak.
Aurreko Joko Olinpikoetan brontzezko domina eskuratu ostean, itxaropen handiak sortu du eskubaloi taldeak. Dena den, diploma olinpikoa lortu dute Eli Pinedok eta bere kideek.