“Larrabeko Jaiak prestatzerako orduan umeengan pentsatu dugu gehienbat”

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 17a, 12:22

AINTZANE TIERRA GUINEA (Amurrio, 1989) Larrabeko Jai Batzordeko kidea da. Aurten data aldaketak izango ditu Larrabeko jaiak, abuztuaren 19, 20 eta 24an izango baitira jaiak. Ospakizunak umeentzat daude bereziki zuzenduak, baina adin guztietarako ekintzak egongo dira.

Zein da Larrabeko Jaien historia?

Duela urte gutxi batzuk jaien 50. urteurrena ospatu genuen, baina ez dakit asko auzoko jaien inguruan. Bitxikeria moduan, orain dela urte asko, auzoko hainbat gizonek diru-bilketa egin zuten auzoko santua erosteko eta gaur egun ere ateratzen jarraitzen dugu.

Aintzane Tierra (Amurrio, 1989) Larrabeko jai batzordeko kidea da. Aurten data aldaketak izango ditu Larrabeko jaiak, abuztuaren 24arekin bat, 19 eta 20 izango baitira jaiak. Aurtengo ekitaldia umeentzat dago bereziki zuzendua baina beste hainbat ekintza izango ditu festak.

Zein da Larrabeko jaien historia?

Duela urte gutxi batzuk, jaien 50. urteurrena ospatu genuen, baina ez dakit asko auzoko jaien inguruan. Bitxikeria moduan, orain dela urte asko, auzoko hainbat gizonek diru-bilketa bat egin zuten auzoko santua erosteko eta gaur egun ere, ateratzen jarraitzen dugu.

Egitarauari erreparatuz gero, zein berritasun daude aurreko urteekin alderatuta?

Aurtengo jaietan umeentzako ekintza ugari izango dira, gehien bat haiengan pentsatu dugulako jaiak prestatzerako orduan. Berritasunetako bat haurrentzako disko-dantza izango da abuztuaren 24an. Aurreko urteetan poniak eta bigantxak egoten ziren baina aurten kentzea erabaki eta disko-dantza izango da arratsaldeko zortzirak eta laurdenetan.

Aurten datak aldatu dituzue, bi egun jarraian izatetik zatikatzera pasa zarete.

Bai, aurreko urterarte 23 eta 24an izaten ziren Larrabeko jaiak baina aurten hiru egunetan zehar luzatzeko hautua egin dugu, abuztuaren 19, 20 eta 24an izanik. Aldaketa hau, batez ere, jaiak hobeto prestatzeko eta tartean deskantsatu ahal izateko egin dugu, bestela dena jarraian zenez, gogorra izaten zen dena ongi prestatzea jende gutxi baikara.

Gero ere kontuan izan ditugu Bilboko jaiak, ea horrela jende gehiago gerturatzen den afaltzera abuztuaren 19an baina 24ko eguna mantentzea ezinbestekoa da, santuaren eguna delako.

Hamaika ekintza dituzue jaietan, baina zein da ekitaldirik garrantzitsuena Larrabeko jaietan zuretzat?

Alde batetik magia saioa azpimarratuko nuke abuztuaren 19an. Beste aldetik 24ko egun osoko programa ere polita izaten da, gainera aurten bereziki umeentzat zuzenduta dagoenez giro polita egongo da. Puzgarriak egongo dira egun osoan zehar, gainera egun ona egiten badu puzgarri handi bat ekartzeko asmoa dugu bertan ura botatzeko aukera dagoena.

Beste ekintza garrantzitsuenetako bat zunba saioa izango da, aurten lehen aldiz Larrabeko jaietan, abuztuaren 24an gaueko bederatzi terditan.

Jaiak prestatzerako orduan, zenbat aritzen zarete Larrabeko jai batzordean?

Prestaketetan zazpi edo hamar pertsona aritzen gara Larrabeko jaietan. Adin guztietako jendea aritzen da, batez ere urtero bertan parte hartzen duen jendea, jaiak prestatzen esperientzia duena. Hala ere jende gaztea erakartzen saiatzen ari gara, nagusienei erreleboa emateko. Badago poliki-poliki erakartzen ari garen gaztetxoren bat eta etorkizunean belaunaldi aldaketa bat emateko aukera ikusten dugu.

Zein izango da festa giro politena egongo den eguna?

Normalean 24an jende ugari igotzen da egun garrantzitsuena delako baina aurten ostiral eta larunbatean ere jaiak izango direnez, ostiralean batez ere, jende gehiago igotzea espero dugu.

Gainera Amurrioko jaiak amaitu eta egun gutxitara hasiko dira Larrabekoak eta oporretara oraindik joan ez den jendeari Larrabera hurbiltzeko eskaintza egin nahi digou.

Musikari begira Jumas band izango dira bi egunetan, nolakoa da jotzen duten musika?

Auzoko bi gizon dira, Rafa eta Sabino, eta Larrabekoak izanik, hemengo taldeei bultzada bat eman nahi diegu jaietan. Bikoteak betiko errepertorio bat dauka baina jendeak festarako asmoa badauka, gehiago animatu eta denbora gehiago egoten dira taula gainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide