Udalak protokolo berezia jarriko du martxan jaietan garbitasuna bermatzeko

Erredakzioa 2016ko abu. 12a, 17:13

Herriko jaiei begira, Amurrioko Udalak protokolo berezia abiatu du kaleak garbi mantentze aldera. Gaurtik eta abuztuaren 17ra bitartean, hamabi bat langile arduratuko dira egunero kaleak garbitu eta bildutako zaborra jasotzeaz. Lan horiek egiteko, kamioi baldeatzailea, kalea garbitzeko kamioia eta presio handiko tutuak erabiliko dira, desinfektatzaile eta usain txarra kentzeko produktuekin batera.

Herriko jaiei begira, Amurrioko Udalak protokolo berezia abiatu du kaleak garbi mantentze aldera. Gaurtik eta abuztuaren 17ra bitartean, hamabi bat langile arduratuko dira egunero kaleak garbitu eta bildutako zaborra jasotzeaz. Lan horiek egiteko, kamioi baldeatzailea, kalea garbitzeko kamioia eta presio handiko tutuak erabiliko dira, desinfektatzaile eta usain txarra kentzeko produktuekin batera.

Kale-garbigailu horrentzat jaiegun bakoitzean garbiketarako lehentasunak ezarri dira, aurreko egunean jende gehien biltzen dituzten azken ekintzen eremuen arabera eta egunaren lehenengo ekintzen arabera. Gune horiek garbitu ostean, udalerriaren ohiko garbiketa egingo da.

Hainbat ekintzek garbiketa-ahalegin berezia eskatuko dute, besteak beste, txupinazoak. Kasu horretan, ekintza amaitu eta Juan Urrutia plaza hutsik geratzen denean, lantaldeak eremua saneatu eta sortutako hondakin guztiak bilduko ditu.

Txosnaguneari dagokionez, txosna bakoitza arduratuko da eremu bakoitza higiene-baldintza egokian mantentzeaz, eta, bestetik, enpresako langileek eremuaren barrualdea eta gune publikoak garbituko dituzte. “Jaiak amaitutakoan, jai-eremua zehatz-mehatz garbituko da, eremu horren egoera egokia bermatzeko” azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide