Dantza Lagunak koadrilarentzat urte berezia da aurtengoa, 50 urte betetzen baititu. Ez zen hasiera erraza izan, koadrilaren jaiotza frankismo garaian izan baitzen. Hala ere taldea aurrera ateratzea lortu eta gaur egun Amurrioko koadrila nagusienetako bat da.
Koadrilaren jaiotza
1964. urtean Amurrioko Ugarte auzoko gazteek, Virgen Niña-ko mojek birmoldatutatako hospital zaharreko gela bat erabiltzen zuten batzeko. Gaztetxe antzeko baten eran erabiltzen zuten, bertan batu eta ekintzak egiten zituztelarik, Felix Nuñez eta Luis Lezama apaizen ikuskapenaren pean.
Handik bi urtera, 1966. urtean, Amurrioko udaletxeak, herriko festak gainbehera zihoazela ikustean eta Laudioko jaiek gero eta indar gehiago zutela ikustean, koadrilen txapelketa bat antolatu egin zuen. Gasteiz eta Iruñeatik ateratako ideia izan zen, bi hiri hauetan arrakasta izugarria zeukatelako.
Ugartetarrek koadrila gisa aurkeztea pentsatu zuten, ikastetxea zen ospital hartan zeukaten gela kendu egin baitzieten. Hala ere, behatzaile hutsak izan ziren jai haietan, lehiaketatik at, ikuskizun kritiko baten bat gehituz.
Jaien ostean, udazken-negu partean, ospitalean sartzea lortu egin zuten, baina oraingo honetan euskal dantza talde bat osatzeko.
1967. urtean, herriko udaletxeak berriro ere koadrila txapelketa prestatu zuen, baina oraingo honetan hobeto landua eta prestatua. Hori dela eta ugartearrek parte hartzea erabaki zuten. Festara baino gehiagorako sortu zuten koadrila eta taldearen izenak erabat laburtzen zuen haien eduki eta konpromisoa, euskal dantzen bitartez euskal kultura eta nortasuna bultzatzea.
Bitxikeriaz beteriko hasiera
Irakasle eta txisturik gabeko hasiera izan zen, Maestro Elorzak txistuka soinuak imitatzen saiatzen zen eta kolore verdea ere arazo bat izan zen, Euskadin ez baitzuen inork txapela eta gerriko berderik egiten. Hori dela eta, taldeko emakumezkoen eskuz egin behar izan zituzten, ezkutu, zapi eta abarketekin bat.
Arazoetatik at, alde onak ere izan zituen hasierak, lehen aldiz parte hartzen zuten koadrila lehiaketan garaileak suertatu izan baitziren. Lan asko egin zuten euskal jai bat antolatuta koadrilen aurkezpenean eta herri osoak egindako lanari txalo zaparrada bat eskaini zion Dantza Lagunak koadrilari.
Bi urtetan 150 kide izatera pasa zen taldea
Lehen urteko arrakasta ikustia, lanean jarraitzea erabaki zuen taldeak eta eskualdean eta eskualdetik kanpo hainbat dantza saio eskaini zituzten, dantzaz gozatuz eta jendea gozaraziz. Hori dela eta hazten joan zen koadrila, bi urtetan 150 pertsona baino gehiagok taldea osatu arte, txistu eta guzti!
Karroza lehiaketan aitzindari Dantza Lagunak
1968. urtean Dantza Lagunak koadrilak baserri ibiltari bat eraiki zuen jaietako aurkezpenerako eta Amurrioko jaietako egunik handienetan el Crucerotik elizaraino eramaten zuten, txistu, zurrakapote, bibirbilketa eta txuriz eta berdez jantzitako kideekin batera.
Hori dela eta, Amurrioko jaiek lehen karroza txapelketa antolatu zuten hurrengo urtean. Dantza Lagunak taldeak Amurrio Aiarako herri berri zela plazaratu nahi izan zuen arrautz baten bitartez eta idiek tiratutako orga batean kokatu zuten. Hala ere San Antonen aurkitzen ziren trenbide-pasaguneko langek arazo ugari sortu zizkien eta Maskuribaira itzuli behar izan ziren.
Egoera hori txantxa gisa hartuta, hurrengo urtean arrautza bat atera egin zuen koadrilak, baina sartagin batean frijituta, broma hori herri guztiarekin partekatuz.
Ekainaren 25ean 50. urteurrena ospatu zuten
Koadrilaren jaiotzatik mende erdia pasa ostean, Dantza Lagunak taldeak egun berezia prestatu zuen ekainaren 25ean. Egun osoko egitaraua izan zuten, goizean omenaldia eginez eta bazkari baten ondoren, arratsalde eta gauaz gozatu egin zuten bertan parte hartu zuten hamarnaka koadrilako kidek.
Jai bereziak izango dira
Amurrioko jaietan ere koadrilaren ibilbidean zehar lagun izan direnak batu nahi dituzte. Horretarako txupinazo egunean bazkari berezia egingo dute Amurrioko San Anton plazan eta bazkariaren ostean dantzaldia egongo da.
Bazkarian apuntatu ahal izateko koadrilak kontu korronte zenbaki bat zabaldu du eta abuztuaren 5erarte apuntatzeko aukera zabaldu du 15 euroren truk.
Kontu korronte zenbakia: 2095 3258 25 1091553213 (kutxabank)
Horrez gain Dantza Show Extrema prestatu du Dantza Lagunak koadrilak abuztuaren 12an, eguerdiko ordubatetarako.