KOP, Kiko Veneno, Kalakan eta Gwa Ya taldeak dira Amurrioko jaietako musika kartel buruak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 12a, 13:40

Aurtengo Amurrioko jaietan askotariko musika eskaintza izango da. Gaurdanik 17ra egunero izango dira musika emanaldiak eta estilo ezberdinak izango dira ikusgai herriko plaza eta txosnagunean.

Gaur, Txupinazo egunean Amurrioko txosnagunean izango dira kontzertu nagusiak, Amurrioko Jai Herrikoien eskutik. Gaueko 11etatik aurrera eskualdeko Etenik Ez Trash Metal taldea izango da oholtza gainean, haren kantu eta bertsioak jotzen. Ondoren, Kataluniako KOP taldeak joko du, haren “Radical” diska berria aurkezteko. Ondoren, Zirkinik Bez berbenak gauari amaiera emango dio.

Aurtengo Amurrioko jaietan askotariko musika eskaintza izango da. Abuztuaren 12tik 17ra egunero izango dira musika emanaldiak eta estilo ezberdinak izango dira ikusgai herriko plaza eta txosnagunean.

Txupinazo egunean Amurrioko txosnagunean izango dira kontzertu nagusiak, Amurrioko Jai Herrikoien eskutik. Gaueko 11etatik aurrera eskualdeko Etenik Ez Trash Metal taldea izango da oholtza gainean, haren kantu eta bertsioak joz. Ondoren Kataluniako KOP taldeak joko du, haren “Radical” diska berria aurkeztuz. Ondoren, Zirkinik Bez berbenak gauari amaiera emango dio.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=xjEIayiJdjg]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=jT-HeoNDr9s]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Y68cPjhX8G0]

Abuztuaren 13an, haur eta atzoko gazteen egunean, hainbat musika ekitaldi izango dira. Arratsaldean, atzoko gazeentzat dantzaldia izango da Nueva Presion taldearen eskutik 4retatik aurrera. Ondoren 19:30tan urteroko txistularien kontzertua izango da San Anton plazan, Musika Eskolaren Txistu sailak eta Txistuzaleak ekimenak antolatuta.

Gauean, 12tan, Kiko Veneno taldearen kontzertua izango da ikusgai Juan de Urrutia plazan eta hura amaitzean, Nerbiogoienako Gwa Ya Reggae Band taldeak joko du.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=v9lQea1_rZI]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ghKuqgr2CW0]

Txosnagunean Aiaraldeko Soinu Sistema eta DJ Lororen sesioak izango dira nagusi gaueko 11tatik aurrera.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=9OrxrD1nCKY]

Koadrilen egunean arratsaldeko 9tan urteroko elektrotxaranga izango da txosnagunetik hasita. Aurten Ttek elektrotxarangak Amurrioko kaleak girotuko ditu eta gauean aiaraldeko Erasoz Erantzun eta Placton taldeek joko dute eta hauek amaitu ostean, Dantzetan Jarraik gauari amaiera emango dio.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=eItRr1tyZLI]

[video:https://www.youtube.com/watch?v=RIV8evC0-Js]

Herriko plazan aldiz, “Por Sabina” musika emanaldia izango da Los Otros taldearen eskutik, arratsaldeko 9tatik aurrera. Sabinaren kantuak jo ondoren, Los Otros taldeak 60. , 70. eta 80. hamarkadako bertsioak joko dituzte.

Abuztuaren 15ean,  Juan de Urrutia plazan musika izango da nagusi gauean. 22:30tan Kalakan Folk taldeak emanaldia eskainiko du ahotsa, perkusioa eta erritmo biziak nahastuz. Ondoren, Remember Night DJ ikuskizuna izango da, musikaren historian kanta ezagunenak gogoraziz.

Txosnagunean aldiz, Perdido entre Ilusiones bakarlariaren emanaldia izango da arratsaldeko 7retan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=4rxq8LJE2wk]

San Roke egunean, karrozen desfilearen aurretik eta ondoren, Ingo Al Deu taldeak herriko plaza girotuko du. Berbenaren ostean DJ Bull izango da gauaren girotzailea.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=oTNHsIj5la0]

Azken egunean urteroko dantza plaza izango da Patxi Perez eta Konpaniaren eskutik. Bertan euskal dantzak ikasi eta praktikatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=mYSVxAaS5-I]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide