Beldur barik gunea egongo da Amurrioko Jaietan, indarkeria matxista prebenitzeko

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 20:08

Gune bat atonduko du Beldur Barik ekimenak Amurrioko Jaietan (abuztuaren 12 eta 14an). Larrinaga kalean egongo da kokatua espazio hori, gaueko bederatzietatik hamaiketara. Interesa duen edozein herritarrek informazioa bilatu, dudak plazaratu edota esperientziak elkarbanatu ahal izateko gune bat izatea da asmoa.

Gune horretaz gain, kale-antzerki bat ere egongo da Txupinazo Egunean (12an), Udaleko Berdintasun Arloak antolatuta. “Ante la violencia de género no pases página” da antzezlanaren izenburua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide