Amurrioko Jaiak hastear daude, hemen egitarau osoa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 11a, 14:06

Abuztuaren 12tik 17ra izango dira aurtengo Amurrioko jaiak. Amurrioko udaleko jai batzordeak eta Amurrioko Jai Herrikoien batzordeak haien programak zehaztu dituzte iada eta musika, kultura, gastronomía eta festa izango dira nagusi Amurrioko kaleetan.

Aurtengo gertaerarik aipagarrienetakoa, Dantza Lagunak kuadrilaren 50. urteurrena da. Hori dela eta, lehen egunean ekintza ezberdinak antolatu ditu taldeak eta argazki erakusketa bat ere izango da abuztuaren 15ean txosnagunean.

Abuztuaren 12tik 17ra izango dira aurtengo Amurrioko jaiak. Amurrioko udaleko jai batzordeak eta Amurrioko Jai Herrikoien batzordeak haien programak zehaztu dituzte iada eta musika, kultura, gastronomía eta festa izango dira nagusi Amurrioko kaleetan.

Aurtengo gertaerarik aipagarrienetakoa, Dantza Lagunak kuadrilaren 50. urteurrena da. Hori dela eta, lehen egunean ekintza ezberdinak antolatu ditu taldeak eta argazki erakusketa bat ere izango da abuztuaren 15ean txosnagunean.

Azkenik, musika eta cultura arloan, KOP eta Kiko Venenoren kontzertuak dira nabarmentzekoak eta kultura eta kirol arloan, “Txoriak” dantza ikuskizuna eta Titin III eta herriko pilotarien arteko erronka hurrenez hurren.

2016ko JAIETAKO PROGRAMA

Larunbata, Abuztuak 6

18:00 San Rokeren baselizatik Andra Mariaren Elizara SANTUAREN JAITSIERA.

Antolatzailea: Vera Cruz Kofradia.

Autobusak 17:30ean eta 17:45ean: Elizako biribilguneko bus geltokian, 17:35ean eta 17:50ean Aretxondo Tabernan.

 

Osteguna, Abuztuak 11 (Egun osoan zehar)

Lucas Reyko pistan kokatuta dauden barraketan, prezio berezia, 1€/bidaia

 

Ostirala, Abuztuak 12

9:30-13:30 ODOL-EMATEA. Jaiei elkartasunez ekingo diegu odola emateko autobusean, Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

11:00 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalerdiak, Udal Pilotalekuan.

12:30 KOADRILEN AURKEZPENA Juan Urrutia plazan.

[video:https://vimeo.com/103249448]

13:00 DANTZA SHOW EXTREM, DANTZA LAGUNAK koadrilaren eskutik.

13:30 Jai Herrikoien aldeko txupinazoa (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

14:00 Paella txapelketa (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

16:30 Txapela jaurtiketa, Txokogorrin (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

18:15 Udaletxeko aretoan JAIETAKO PREGOIAREN IRAKURKETA, Manolo Plazaren eskutik.

18:40 Jaietako Koadrilen ordezkarien AURKEZPENA eta bandak jartzea Udaletxeko Aretoan.

18:30 JAI- KOADRILEN IGOERA Urrutia Jauregiko Landatik Juan Urrutia plazara BUILAKA PERKUSIO TALDEArekin.

19:00 Herriko Jaietako TXUPINAZOA airera bota eta IGUARRAKOAren jaitsiera, Konfeti eta Globolokoak. “EUSKOTARRAK”, “DANTZA LAGUNAK”, “TROT-ART”, “EL BOLI” eta “HERRIARENAK” koadrilen kalejira, BUILAKA taldea eta erraldoi bikoteak lagunduta.

19.00 Kale animazioa BETIJAI fanfarrearekin.

19:30 Kale antzerki ibiltaria “Ante la violencia de género no pases página”, Berdintasun Arloak antolatuta.

21:00-23:00 BB GUNEA genero indarkeria prebenitzeko informazio gunea, Larrinaga kalean.

22:00 KOSMOS orkestra Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

22:00 PILOTA PARTIDUAK Udal Pilotalekuan:

Dorronsoro-Legarreta

Iriarte-Arregi

--------

Titin III-Murga

Guerrero-Begino

23:00 Etenik Ez taldearen kontzertua (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=xjEIayiJdjg]

00:30 KOP taldearen kontzertua (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=jT-HeoNDr9s]

02:00 Zirkinik Bez taldearen kontzertua (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Y68cPjhX8G0]

 

Larunbata, Abuztuak 13

Oharra: Euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta, jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.

 10:30 2016ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrei harrera ekitaldia udaletxean.

11:00 Egun osoan zehar PLATER-TIROKETA, “Urrezko Iguarrako Jai Trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” Tiro Zelaian.

11:00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, Jumpingerako 4 ohe, Lego Ludoteka eta barruan palmondoen puzgarria, hainbat puzgarri: Noeren kutxa, Simpson, Txirrista, Zezen mekanikoa, Eazy roller zirkuitoa, jolasgunean (2 futbolin, 2 ping-pong 2 “soplagol”, Videogame gunea, 2 tailer ( Birziklatze tailerra eta txapa dibertigarriak).

11:00 Alkate andereak Hiribilduko pertsonarik helduenari MAKILA emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30 Andra Mariaren Parrokian MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12:30 Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik.

14:00 Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA Udal Pilotalekuan.

14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal parkean herriko sukaldari, Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldearen laguntzarekin.

14:30 GAZTE BAZKARIA, txosnaguneko karpan (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

15:00-17:00 HAUR PARKEA udal parkean.

15:30 Aurpegiak margotzeko tailerra eta eskulanak ASPALTZA euskara elkartearen eskutik.

16:00 DANTZALDIA NUEVA PRESION HIRUKOTEAREKIN Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

16:30 GOTZON LANDETA MUS TXAPELKETA, Txokogorrin (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

18:00 TXOKOLATADA udal parkean, Koadrilek antolatuta (euria eginez gero, San Anton plazan)

19.00 HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA, animalien erakusketa; bufaloak, bisonteak, highlandsak, katxenak, watusiak eta haurrentzako animaliak: behitxoak, poniak, eta basurdeak.

19:30 TXISTULARIEN KONTZERTUA, Musika Eskolaren Txistu Sailak eta Txistuzaleak ekimenak antolatuta, San Anton plazan.

20:00 BERTSO SAIOA txosnagunean: Jon Maia, Alaia Martin, Xabi Igoa eta Paula Amilburu. Gai jartzailea: Aintzane Irazusta (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

20:30 BERTSO SAIOA, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean.

21:00 BERBENA NUEVA PRESIÓN taldearekin, Larrinagako oinezkoen gunean.

23:00 AIARALDEKO SOINU SISTEMA txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=VX2Zf_KOt04]

24:00 Kontzertu handia KIKO VENENO taldearekin Juan Urrutia plazan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=v9lQea1_rZI]

01:30 DJ LORO txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=9OrxrD1nCKY]

02:00 “Reggae” kontzertua GWA YA REGGAE BAND Nerbiogoineako taldearekin, Juan Urrutia plazan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ghKuqgr2CW0]

00:30 ALKOHOL TASA NEURTZEKO KANPAINA Larrinaga kalean.

 

Igandea, Abuztuak 14

10:00 BASERRIKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA Juan Urrutia plazan.

11:00 Musika animazioa Trikitixarekin.

11.00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, Itsas- ludoteka, Gaztelu puzgarriak: Txirrista, Zezentxoak, Bob Esponja, Alonso, Surf Taula, Giza-futbolina, Ate puzgarria, Jolas gunea (2 futbolin, 2 ping-pong eta 2 “soplagol”) Jokumovil (12 jolas baino gehiago adin guztietarako, trebetasun jolasak, eraikitzekoak, etab.) Balanzbikes zirkuitoa (euria eginez gero, Matias Landaburun izango da)

12:30 TRIKIPOTEOA KOADRILEKIN, abiapuntua: kiosko ondoan.

13:00 ZIZA DASTAKETA, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan.

14:00 Baserriko Produktuen lehiaketako SARI BANAKETA Juan Urrutia plazan.

14:30 KOADRILEN BAZKARIA San Anton plazan.

17:30-19:30 Koadrilentzako JOLASAK parkean.

[video:https://vimeo.com/136513774]

19:30 Andra Mariaren parrokian, LORE ESKAINTZA Jasokundeko Andra Mariari, Amurrioko Zaindariari.

20:00 ODOLOSTEAK San Anton plazan. 1,50€/ ogitartekoa.

20:00 “JEKYLL ON INCE!” KALE ANTZERKIA, Larrinagako oinezkoen gunean.

[video:https://vimeo.com/150589538]

20:30 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalak, Udal Pilotalekuan.

21:00 TTEK ELEKTROTXARANGA txosnagunetik hasita (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=1BWM-icQhqU]

21:00-23:00 BB GUNEA, Genero indarkeria prebenitzeko informazio gunea, Larrinaga kalean.

21:00 “POR SABINA” Musika emanaldia , LOS OTROS taldearen eskutik Juan Urrutia plazan.

23.00 Berbena “60,70 eta 80 HAMARKADETAKO MUSIKA, LOS OTROS taldearen eskutik Juan Urrutia plazan.

00:00 ERASOZ ERANTZUN taldearen kontzertua txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=eItRr1tyZLI]

01:30 PLACTON taldearen kontzertua txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=RIV8evC0-Js]

03:30 DANTZETAN JARRAI txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

 

Astelehena, Abuztuak 15

10.00 KANPAI-IRAULKETA eta suziriak botako dira jaia iragartzeko.

10:00 TXIRRINDULARITZA SARI NAGUSIA, LXIII AIARA ZIRKUITUA, elite eta Sub23 mailak, ARABAKO TXAPELKETA eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”.

10:30 DIANAK, Trikitixekin.

10:45 Udalbatza, MARIAKA eta MARIGABON erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andra Mariaren Elizara abiatuko dira.

11:00 MEZA NAGUSIA Andra Mariaren Parrokian. Irteeran ohorezko AURRESKUA.

12:00 “ ITSASOKO KIROLAK “ haur parkea, Larrinagako oinezkoen gunean

12:30 Kalejira Amurrioko ERRALDOI ETA BURUHANDIEKIN.

12:30 Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia Udaletxean.

13:00 HERRI KIROLAK Juan Urrutia plazan, Harriak jasotzea 100-225 Kg. bitarteko lau harri ezberdinekin, Jokin Eizmendi, Euskadiko txapelduna (Zarautz)

Aizkolariak: 2016ko“Urrezko aizkoran” zilar kategoriako kanporaketa. Bi bikote, 16 enbor, 5 modalitate.

13:00 Txirrindulari lasterketako sari banaketa.

18:30 Zezen-plazan, ERREKORTADORE LEHIAKETA, Javier Chaconek antolatuta.

19:00 DANTZA LAGUNAK argazki erakusketa (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

19:30 EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan.

20:00 PERDIDO ENTRE ILUSIONES bakarlariaren kontzertua (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=4rxq8LJE2wk]

22:30 FOLK KONTZERTUA KALAKAN taldearekin, ahotsa, perkusioa, erritmo bizian.

23:00 BASATI KIROLAK (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

24:00 REMEMBER NIGHT DJ, Musikaren historian kanta ezagunenak, lehiaketak, eta opariak, Juan Urrutia plazan.

 

Asteartea, Abuztuak 16

8:30 - 15:00 San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: Elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean.

9.30 VII. MARMITAKO LEHIAKETA, Juan Urrutia plazan, Amurrioko SU- GOZOTAN gastronomia elkarteak antolatuta.

10:00 Andra Mariaren elizatik SANTUAREN IGOERA San Rokeren baselizaraino. Santa Vera Cruz Kofradiak antolatuta.

10:30 GANADU ERAKUSKETA, DONE ERROKEREN AZOKA 2016.

11:00 MUSIKA ANIMAZIOA Trikitixarekin San Rokeko zelaietan.

11:30 San Rokeko zelaian, MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30 AURRESKU ETA JOTEN LI TXAPELKETA Aiara Dantza Taldeak antolatuta.

13:00 Marmitako Lehiaketako kazolen aurkezpena.

14:00 MARMITAKO LEHIAKETAREN Sari Banaketa, Juan Urrutia plazan.

18:30 “EL DUENDE ECUESTRE” Zaldi ikuskizuna, Zezen plazan.

20:00 “ONGI ETORRI, FINDEMUNDO” kale antzerkia TRAPU ZAHARRA konpainiarekin Juan Urrutia plazan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=upibdi_T0co]

21:30 “POMPER” xaboi-burbuila erraldoien ikuskizuna , Larrinagako oinezkoen gunean.

22:15 Ikuskizun kalejira X-TREM taldearekin, elizatik Aldai kaleraino.

22:00 KARROZA DESFILEA Koadrilen eskutik, MARIAKA ETA MARIGABON erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: Elizako birigilgunetik Aldai kaleraino,

gasolindegiraino.

23:00 Juan Urrutia plazan BERBENA INGO AL DEU Taldearekin.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=oTNHsIj5la0]

01.00 KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa Juan Urrutia plazan.

[video:https://vimeo.com/103789843]

Berbenaren ostean DJ BULL, Juan Urrutia plazan

01:00 KARROZA LEHIAKETAREN bozketa herrikoia (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

02:00 KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa herrikoia (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

 

Asteazkena, Abuztuak 17

10.00-15:30 eta 17:00-19:30, San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: Elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan.

9:00 XL. PIL-PIL ERAKO BAKAILAO eta XVII. patata-tortila LEHIAKETARAKO IZEN EMATEA, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta, San Roken.

10:00 BAKAILAOA PIL PIL ERARA prestatzeko ikastaroa, 10-15 urte bitarteko gazteentzat San Roken, inskripzioak Udaletxean.

11:30 San Rokeko zelaian MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30 Patata-tortilen aurkezpena.

13:00 Bakailao lehiaketako kazolen aurkezpena.

14.15 Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketako SARI BANAKETA.

14:30 ANAITASUN BAZKARIA gure HERRIKO SUKALDARI HOBERENEN ESKUTIK. Bazkaria/ 1,50€

16:00 ERROMERIA San Rokeko zelaietan “OROTS” taldearekin.

19:00 FUTBOL PARTIDUA, JOSE NEGRETE 2. TROFEOA: AMURRIO -3. Maila- S.D. LEIOA -2. B-

Basarteko futbol zelaian, Amurrio Klubak antolatuta. Doako sarrera.

20:00 Dantzaz konpainiaren “TXORIAK” dantza ikuskizuna, 50´ Juan Urrutia plazan.

21:00 JAI HERRIKOIEN ALDEKO ZOZKETA (Amurrioko Jai Herrikoiak antolatuta)

22:00 DANTZA PLAZA: PATXI PEREZ ETA KONPANIA, Juan Urrutia plazan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=mYSVxAaS5-I]

23:30 IGUARRAKOAREN AGURRA EGITEKO DESFILEA, Andra Mariaren elizatik Juan Urrutia plazaraino, mozorratutako auzokideen parte hartzeaz. Anima zaitez!

24:00 2016ko HERRIKO JAIETAKO AMAIERA hurrengo urtera arteko IGUARRAKOAREN ITZULERAREKIN. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide