EH Bilduren ustez zaharkituta dago EAJren jaietako partaidetzarako eredua. Koalizioak leporatu die jeltzaleei ez dakitela zein den euren eredua eta zertarako nahi duten.
EH Bilduk nabarmendu du herritarrek erabaki dezaketela zenbait ekintzen inguruan, baina ez dutela eskumenik hautatzeko arlo bakoitzeko (nagusiak, kontzertuak, azpiegiturak...) zenbat diru bideratzen den.
Aldi berean, ekimen ugariri buruz iritzia emateko aukerarik ez dagoela azpimarratu du EH Bilduk. Horren adibidea, koalizioarentzat, zezen-ikuskizunak dira, nahiz eta zekorketarik ez egon, edo aurten egingo den kontzertu bat, batzordean esan gabe kontratatukoa.
Bukatzeko, EH Bilduk aldarrikatu du herritarren partaidetza beharrezkoa dela. Ez bakarrik artistak kontratatzeko, baita diru kopuruak eta esparruak erabakitzeko ere.