Trafikoan aldaketak egingo dituzte jaiak direla eta

Erredakzioa 2016ko abu. 10a, 20:10

Amurrioko Udalak bandoa zabaldu du jaiak direla eta trafikoan egongo diren aldaketak azaltzeko. Abuztuaren 12tik 17ra luzatuko dira ospakizunak eta egun horietan hainbat kaleetako trafikoa moztuko duzte ekintzat burutzeko. 

Amurrioko Udalak bandoa zabaldu du jaiak direla eta trafikoan egongo diren aldaketak azaltzeko. Abuztuaren 12tik 17ra luzatuko dira ospakizunak eta egun horietan hainbat kaleetako trafikoa moztuko duzte ekintzat burutzeko. 

Gauzak horrela, Mendiko (Justo Etxeguren plazatik Félix Murga kaleraino) eta Jose Medinabeiti (parkearen inguruan) kaleetako trafikoa guztiz moztuta egongo da 12tik 18ra. Jai guneak direla eta, Justo Etxeguren plazatik, Larrinaga, Frontoi, Jose Medinabeitia (Armurubenta kaletik Justo Etxeguren plazaraino) eta Iturralde kaleetatik ere ezingo dira ibilbailuak pasatu 15:00etatik 07:00etara. 

Txirrindularitza lasterketa

Astelehenean, abuztuaren 15ean, 7:00etatik eta txirrindularitza lasterketa bukatu arte ezingo dira ibilgailuak aparkatu Aldai (Iritxusi kaleraino), Frontoi, Aiara (Elexondo kaleko bidegurutzetik Irurralde kaleko bidegurutzeraino) ezta Araba kaleetan ere. 

Karroza desfilea

Abuztuaren 16an, San Roke egunean, 15:00etik aurrera eta karroza desfilea bukatu arte Araba kalean, Elexondo Kalean eta Aldai kalean debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea. Gainera, 21:00etatik aurrera kale horietan ere trafikoa moztuta egongo da. 

San Roke auzoa

San Roke auzoan ere trafikoan aldaketak egongo dira. Abuztuaren 16 eta 17an, bertan ospatzen diren jai ekintzak direla eta, Ruperto Jatetxetik ermitarako bidean trafikoa itxiko da. Halaber, Olarriko Santa Marina bidean, San Rokeko ermitara norantza bakarreko zirkulazioa ezarriko dute eta aparkatzea edo geratzea debekatuta egongo da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide