Jaietako alkohol kontsumoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina diseinatu du udalak

Erredakzioa 2016ko abu. 9a, 08:10

Amurrioko Udalak sentsibilizazio eta kontzientziazio-programa diseinatu du jaietako alkohol kontsumoaren harira. Egitasmoak hainbat proposamen ditu, eta helburua pedagogikoa da nagusiki: “Alkohola behar bezala erabiltzea; hau da, arazorik ekartzen ez duen kontsumoa izatea”, azaldu dute GAPPA gizarte eta hezkuntza arloko udal-zerbitzuako arduradunek.

Amurrioko Udalak sentsibilizazio- eta kontzientziazio-programa bat diseinatu du jaietako alkohol kontsumoaren harira. Egitasmoak hainbat proposamen ditu, eta helburua pedagogikoa da nagusiki: “Alkohola behar bezala erabiltzea; hau da, arazorik ekartzen ez duen kontsumo bat izatea”, azaldu dute GAPPA gizarte eta hezkuntza arloko udal-zerbitzuako arduradunek.

Kanpaina hau ikusgarri egiteko, prebentzio-zerbitzuak hainbat ekintza egingo ditu. Alde batetik, jai egitaraua jasotzen duen aldizkarian informazio orri bat gehitu dute alkohol-arazoak murrizteko hainbat aholku eta ideiarekin. Besteak beste, bertan jasotzen da jan ondoren edateko aholkua eta astiro egitekoa. Horrez gain, abuztuaren 13an, larunbatean, aurreko urteetan bezala, aditu talde batek alkohol-tasaren neurketak egingo ditu, eta banan-banan jakinaraziko du emaitza, baita gidatzean izan ditzakeen eraginak ere.

Saltzearen debekua

Programa osatzeko, bereziki adingabeei eta nagusiki nerabeei zuzendutako kanpaina bat egingo da, kolektibo horri alkohola saltzea debekatuta dagoela gogorarazteko. Horretarako, Udalak informazio-kartelak egingo ditu “Ekintza honek bi helburu ditu; batetik, nerabeek alkohola ez kontsumitzeko autokontrol-jarraibideak sustatzea eta, bestetik, ostalaritza- lokalak eta txosnak adingabeen alkohol-arazoak prebenitzeko inplikatzea”, azaldu du Amurrioko alkate Josune Irabienek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide