Amurrioko EH Bilduk salatu du udalean duela urtebete onartu zutela anbulatorio berriaren lanak hasteko tramiteak. “Gaur egun eraikin honen eraikuntzaren inguruan dagoen atzerapenak eta ziurgabetasunak galdera bat sortzen digu: PNV Parlamentuko hauteskundeen data hurbiltzera itxaroten egon da lehenengo harria jartzeko?” azaldu du koalizioak.
Bide batez, EH Bilduk gogoratu du kolokan jarri zuela proiektuaren kokapena: “ez zegoelako egokitasuna bermatzen zuen azterketarik eta PNVk erabaki duen kokapenak Amurrioko baserri enblematiko bat aurri deklaratzea eta eraistea suposatzen zuelako”.
Koalizioak nabarmendu du anbulatorio berria beharrezkoa dela eta aukera galdu duela Amurrioko Udalak zerbitzu gehiago izateko; ginekologia, adibidez.