Lankidetza-proiektuak finantzatuko ditu udalak Nikaraguan, Guatemalan eta El Salvadorren

Erredakzioa 2016ko abu. 7a, 14:08

Amurrioko Udalak 30.000 euro esleitu ditu Lankidetzarako Euskal Erakundeen Elkartea (Euskal Fondoa) lantzen ari den hiru lankidetza proiektura. Nikaragua, Guatemala eta El Salvadorreko bizi kalitatea hobetzera bideratuko da diru hori (10.000 euro herrialde bakoitzeko).

Amurrioko Udalak 30.000 euro esleitu ditu Lankidetzarako Euskal Erakundeen Elkartea (Euskal Fondoa) lantzen ari den hiru lankidetza proiektura. Nikaragua, Guatemala eta El Salvadorreko bizi kalitatea hobetzera bideratuko da diru hori (10.000 euro herrialde bakoitzeko).

Nikaragua

Edateko ura lortzeko sistema baten lehen fasea eraikitzeko baliatuko da Nikaraguara bideratuko den dirua. 820 biztanle dituen Melchorita landa-komunitatean eraikiko da azpiegitura hori.  Honako gauza hauek egingo dira: ponpaketa-putzu bat, etxola bat, ura biltzeko gordailu bat eta putzu bat babesteko lanak. Hortaz gain, komunitate horretako etxeetan ur-kontagailuak jarriko dituzte, eta sentsibilazio kanpaina bat ere egingo da, hirigunearen eta ingurumenaren arlokoa. Emakumea komunitatearen kudeaketan txertatzeko kanpaina bat ere egingo dute.

Proiektu horri buruzko informazio gehiago hemen.

 

El Salvador

 

El Salvadorreko dirua “Norte de Morazán” eskualdera bideratuko da. 11.068 pertsona bizi dira eskualde horretan. Udal programak garatzeko baliatuko da dirua. Programa horiek genero berdintasuna bermatu eta jendarte-egoera ahulean dauden taldeak jendarteratzea izango dute xede. Hortaz gain, eskualdeko bost udalerrietan proiektu integral bat egitea ere da asmoa, “uraren, saneamenduaren eta higienearen arlokoa”.

 

[video:https://vimeo.com/123391889]

Guatemala

Guatemalara bideratuko diren 10.000 euroak landa-bide baten lehen fasea gauzatzeko baliatuko dira (5.930 metroko luzera eta sei metroko zabalera izango duena). 280 biztanleko Sechinamuy auzoan egingo da bide hori.

Proiektu horri buruzko informazio gehiago hemen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide