Amurrioko Jaietan sei txosna jartzeko baimena eman du udalak

Erredakzioa 2016ko abu. 5a, 12:00

Amurrioko Udalak jakinarazi du sei izango direla abuztuaren 12an hasiko diren jaiek iraun bitartean txosna jarri ahal izango duten elkarteak. "Txosnen Batzordeak, Korroskada Txosna Elkarteak eta Otsemeak-ek egin dute txosna jartzeko eskaera", azaldu dute udaletik, eta gaineratu dute horiez gain beste talde hauek ere jarriko dutela barra: Herriarenak Koadrilak, Agaoiakukutz eta Mendiko Lagunak. "Halaber, Amurrio Aisia Eskaut Taldea aisialdi taldeak ere izango du txosna bat, José Madinabeitia kalean egongo dena".

Irekitzeko eta ixteko ordutegiak

Amurrioko Udalak jakinarazi du sei izango direla abuztuaren 12an hasiko diren jaiek iraun bitartean txosna jarri ahal izango duten elkarteak. "Txosnen Batzordeak, Korroskada Txosna Elkarteak eta Otsemeak-ek egin dute txosna jartzeko eskaera", azaldu dute udaletik, eta gaineratu dute horiez gain beste talde hauek ere jarriko dutela barra: Herriarenak Koadrilak, Agaoiakukutz eta Mendiko Lagunak. "Halaber, Amurrio Aisia Eskaut Taldea aisialdi taldeak ere izango du txosna bat, José Madinabeitia kalean egongo dena".

Irekitzeko eta ixteko ordutegiak

Udalak azaldu du txosnek "ireki eta ixteko ordutegi zehatza" izango dutela: "Hilaren 12an, 13an eta 15ean, 19:00etatik 05:00etara izango da ordutegia; soinua jaitsi egingo da goizeko hiruretan, eta itzali egingo da txosna ixtean. Hilaren 14an, ordutegia 12:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik 05:00etara izango da, eta musikaren bolumenari dagokionez, aurreko egunetako arau berdinak egongo dira. Abuztuaren 16an ordubete lehenago itxiko dira txosnak, goizeko lauretan, eta musika hirurak baino lehen kenduko da. Azken egunean, abuztuaren 17an, ordutegia 19:00etatik 01:00etara izango da, eta soinua 01:00ak baino lehen itzaliko da".

Baldintza gehiago

Ordutegiaz gain, beste baldintza batzuk ere bete beharko dituzte txosna jartzen duten taldeek, udalak jakinarazi duenez. Txosnetako kideek Elikagaiak Manipulatzeko Txartela beharko dute izan, baldin eta bokatak edo bestelako elikagaiak zerbitzatzen badituzte. Txosna bakoitzaren arduradunak, bere aldetik, bermatu egin beharko du Alkohola eta Tabakoaren Sustapena, Publizitatea, Salmenta eta Kontsumoa Kontrolatzeko Neurriak Arautzen dituen Udal Ordenantza (2003-04- 15) betetzen dela.

Bukatzeko, udalak eszenatokia jarriko du txosnen alboan, kontzertuetarako. Eszenatokiaren alboan lau komun eramangarri jarriko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide