Santa Vera Cruz Kofradiak irailean zehar hainbat ekintza ospatuko ditu bere birfundazioaren 25. urteurrena ospatzeko, izan ere, berez 1637an sortu bazuten ere, 1991 berreskuratu zuten. Hilak 10ean 19:00etan, Katekesi aretoan, anaidiaren asanblada orokorra egingo dute eta horrekin ekingo diete ospakizunei. Egun horretan kofradian izena emateko aukera eskainiko dute.
Irailaren 14an, Gurutzearen Gorespen jaian, anaidiaren hildako kideen omenezko meza egingo dute. 18an, berriz, ohiko pasio abestua egingo dute Santa Maria elizako arkupean, aintzina egiten zen moduan, eta jarraian meza eskainiko dute.
Historia argazkietan
Horrez gain, irailaren 12tik 17ra Katekesi Aretoan urte hauek birpasatuk odituen argazki erakusketa egingo dute. Zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara.